KORRIKAk beste ahizpa bat dauka: okzitanieraren aldeko La Passem. Lasterketaldia heldu den ostiralean, maiatzaren 25ean abiatuko da Bidaxunetik, 14:00etan.
Iparraldeko AEK-k 10.km egingo du, 15:00ak aldera. Bertan, irakasle eta ikasleekin batera, Maider Heguy, Jakes Bortairu, Asier Amondo, Mertxe Mugika eta Bixente Claverie AEKideak ere izango dira.
400 bat kilometro egin ondoren, La Passem Paun bukatuko da, hilaren 27an.