ARGIA.eus

2018ko ekainaren 20a
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten.

Plaza!

SORTU KONTUA
Administrazioa euskalduna izatea bilatzen dugu. Batez ere Nafarroan aritzen gara.
2018-03-11 23:16

MEREZIMENDU LEHIAKETETAN, EUSKARA UPN-REKIN BAINO OKERRAGO

 

Euskarari buruzko Foru Dekretuarekin, euskararen balorazioa zertxobait igo da oposizio-lehiaketetan, baina merezimendu lehiaketetako kasu batzuetan okerrera egin du. Hona hemen zer kasutan egin duen okerrera, portzentajeak kontuan hartuta:

 

Kategoriaz igotzeko lehiaketak eta lekualdatze lehiaketa bereziak: Lehen, eremu mistoan, puntu guztien % 6’54, eta orain, puntu guztien % 5’6. Aldiz, eremu mistoan, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren balorazioa: % 6’29 hizkuntza bakoitzak.

 

Unitate organikoko burutza edo zuzendaritzak betetzeko lehiaketak: Lehen, eremu mistoan, puntu guztien % 6’54, eta orain, puntu guztien % 5’66. Aldiz, eremu mistoan, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren balorazioa: % 8’28 hizkuntza bakoitzak.

 

Eremu ez euskaldunean, lehen, % 0 puntuatzen zen euskara. Orain, praktikan, % 0 baloratzen da, nahiz eta % 6raino puntuatu daitekeen. Aldiz, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren balorazioa: % 4’35 bakoitzak lekualdatze lehiaketetan, % 6’67 bakoitzak kategoriaz igotzeko lehiaketetan eta lekualdatze lehiaketa berezietan, eta % 8’77 bakoitzak unitate organikoko burutza edo zuzendaritzak betetzeko lehiaketetan.

 

Berriki onetsi da atal, bulego eta unitate parekatuetako 334 burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Pena da Euskararen Foru Dekretu berria onetsi ondoren argitaratu izana. Aurretik argitaratu izan balitz, euskarak balorazio hobea izanen zuen (eremu mistoan, postu gehienak dauden tokian).