Hau al da gure ongizate eredua?

  • Euskal Herrian pobrezia badago, eta haurren pobrezia ere bai, euskal oasian gaudela eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta eta antzekoekin babes sozialerako sistema publiko ona dugula pentsatu arren.

Hala da, neska-mutikoen %9 pobrezian dago, EAEn 24.000 haur lirateke eta Nafarroan 7.000. Datu horiek Save The Children erakundeak eman ditu, haurren arteko desoreken, berdintasunerako aukeren eta politika publikoen inguruko txosten batean. Txostenak ez du ezer esaten Ipar Euskal Herriari buruz, nahiz eta badakigun berdina dela egoera.

Pobrezia maila handiena jasaten duten eta laguntza gehien behar duten haurrak lana lortzeko aukera gutxien duten familietakoak dira, normalean guraso bakarrekoak eta atzerritarrak. Txostenaren arduradunek diotenez “ez babes sozialerako politika publikoak, ezta sistema fiskala ere, ez daude diseinatuta desoreka murriztu eta pobreziarekin amaitzeko”.

Datu horiek ezagutarazten ziren une berean, jakin genuen ez dagoela benetako interesik gobernu eta foru diputazioen aldetik –patronalarekiko fidel, beti bezala– pausoak emateko erreforma fiskal justu baterantz: ez dute elkarteen gaineko zerga zamatzeko asmorik. Diru-kutxa publikoei ekarpen handiena lan errentek egiten diete, eta kapital errentek haien hamarrena baino ez dute jartzen. Hala, urtean 900 milioi euro gutxiago biltzen dira Europako batez bestekoarekin konparatuta. Horrela ezinezkoa da pobrezia desagerraraztea eta desberdintasuna gutxitzea.

Hori al da Euskal Herrian nahi dugun ongizate eredua? Zeinen interesak ari dira defendatzen gure politikari eta gobernuak? Haien ekintzak ikusita behintzat, patronalarenak eta errenta altua dutenenak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2017ko otsailaren 26a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude