Erregearen laranjak

Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak bizi duen lurraldetasun-krisiaren gakoa.

Laranjaren azalak –periferiak– eman ohi du fruituaren berri, arbolatik zuzenean hartuta edo dendan erostean; haren distirak, haren usainak, haren leunak edo lakarrak iradokitzen du muinaren nolakotasuna. Baina, hori baino gehiago ere bada geruza biltzaile hori. Azalaren faltan, deshidratatu egiten da laranja, galdu eta, azkenean, usteldu.

Zentroan ez dute hain erraz onartzen periferia horrek muina mamitzen laguntzen duela, gunearen luze-zabalerak definitzeaz gain. Eta hori da arazoaren sustraia. Alegia, ezin onartua laranjak azalaren beharra eta hura zaintzearen premia.
Espainia ofizialak ez du ikasi 1978ko Konstituzioak mugatzen duen Estatu Autonomikoaren periferiaren ekarpena: linguistikoa, kulturala, politikoa eta ekonomikoa. Periferiaren baztertze politiko eta administratibo sistematikoaren aurrean, mugitzen hasi dira azaleko hiritarrak. Eta hor agertu dira lehenbiziko arazo serioak.

Erreakzionatu beharra dauka Don Feliperen Espainiak.

Baldin eta Espainiak bere laranja-azalari benetan eutsi nahiko balio, pentsatu beharko luke premia argia duela plangintza batena, zeinaren bidez bestelako Espainia bat amesten duten herritarrak poztuko lituzkeen, orain arteko mespretxuak ahaztu ez eze, lurralde periferikoen balioak eta beharrak onartu eta euren lekuan jarrita.

Gaur arte ez bezala orain bai elkar hartuta, azalekoek eurek ere pentsa lezakete bidera dezaketela Espainia bestelako bat, indar zentralizatzaile irmo eta ankilosatuei aurre egiteko. Egun arte, periferiatik hiriburura nork bere bidea egin du. Baina, Madrilen transformatzailea izatera hel liteke periferietako indar politiko antolatuago eta kohesionatuago bat.

Espainiak bizi duen nortasun- eta erakundetze    -krisi sakonetik ateratzeko, badago hirugarren aterabide bat: periferia barik uztea erregearen laranja. Hots, nork bere marmelada egitea bere laranja-azalak landuta. Kasu horretan, nork bere potean sartuko ditu bere azal zatiak bere azukrearekin eta bere kanelarekin. Katalunia hasi da bide hori jorratzen. Biderik onena ote den, eta bakarra, geroak esango du.

Espainia monolitikoak behea jo duela ematen du. Baina, ikusiko. Periferia guztiek ez dute barne-indar bera. Ezta zentroak ere une oro ber-bera. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2016ko urtarrilaren 31
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude