Bere burua istant batean osatzeko gai den materiala

Material berria batez ere sateliteetarako izango da egokia.
Material berria batez ere sateliteetarako izango da egokia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Michiganeko Unibertsitateko (AEB) eta NASAko ikerlariek sateliteetan eta abioietan agertzen diren zuloak estaltzeko gai den materiala sortu dute.     

Material berria erretxina tankerakoa da, eta sandwich bat bezala kokatzen da, hau da, bi geruzaren artean. Horrela, geruzetan edozein arrazoirengatik sortutako zuloak ia berehala estaltzen ditu.     

Ez da bere burua osatzen duen material bat asmatzen den lehen aldia. Desberdintasuna denboran datza: segundo gutxi batzuk nahikoa dira zuloa betetzeko. 


Eguneraketa berriak daude