Zarautzen ere Zutik, noizbait eratu daitekeen Zarautz Zutiken hazia

  • Sorrera ezberdina ari dira lantzen Zarautzen. Talde batek hainbat bilera egin ditu, noizbait deitzea aurreikusten duten asanbladarako planteamendua lantzeko.


2016ko uztailaren 8an - 09:31
Uztailaren 3an Malekoian egin zuten besarkaden ekintza. Argazkia: Zarauzko Hitza. Uztailaren 3an Malekoian egin zuten besarkaden ekintza. Argazkia: Zarauzko Hitza.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zarautzen ere Zutik izenarekin sinatu dituzte orain arte atera dituzte orri informatiboak, eta sare sozialetan izen horrekin eman dute uztailaren 3an hondartzan egin zuten besarkaden ekintza: erraustegia bai edo ez, norberak erabaki zuen nori eman besarkada.

Orain artean 4 bat bilera egin dituztela kontatu digu bertako kide batek: "biltzen garenetako batzuek Gipuzkoa Zutiken Donostiako kanpaldian egon ginen, beste batzuek desobedientziaren mundutik gatoz eta beste batzuek sekula ibili ez garenak gizarte mugimenduetan". Eztabaidagai dute asanblada irekia, publikoki noiz eta nola deituko duten: "Herriko soziologia ezagututa, gaia nola aurkeztu lantzen ari gara".

Noizbait asanblada deitzen denean, deialdia sare sozial eta hedabideen bidez egin ordez ahoz aho egitea ere planteatzen ari dira, "horrek behartuko gaituelako gu gehiago inplikatzera, eta zuzenean hobe komunikatzen delako".


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!