Transgenikoen kontrako protestak egingo ditu Occupy Monsanto sareak AEBetan

  • Irailaren 17an aste osorako protestak hasiko dituzte Ameriketako Estatu Batuetako San Luis hirian, Monsanto Korporazioaren sorterrian, hain justu. 60 herrialdetan baino gehiagotan egingo dira protesta ekintzak, gehienak AEBetan eta beste batzuk Argentinan, Kanadan, Alemanian eta Indian, besteak beste. Ekintzak noiz eta non egingo diren helbide honetan ageri da.


2012ko irailaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Atlantako ekintzaileen protestarako afixa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Occupy Monsanto sareak mundu mailan transgenikoak saldu eta erostea gaitzesten du eta azpimarratu du transgenikoek ingurumenean eta gizakien osasunean duten eragina handitzen ari dela. Haien leloetariko bat hauxe da: "Genetikoki eraldatutako produktuak itzul daitezela laborategira".

Jaye Crawford, Atlantako Krimen Genetikoko Ataleko kidearen ustez, "zerbaitek huts egiten du, Laranja Agentea sortu zuen produktu kimikoen enpresak berak elikagaien industria kontrolatzen baitu". Crawforden lagun Ariel Vegosen-en iritziz, "Monsanto da genetikoki eraldatutako uzta gehienen elikatzailea eta haren jarduna gelditu behar da, zeren eta nekazaritza osasuntsua kaltetzeko gai dira, haziak barreiatzearen ondorioz".

Occupy Monsanto sareko kideen ustez, irailaren 17ko protestek arrakasta baldin badute hedabideetan, AEBetako herritarrek hauteskunde bezperetan zalantza gehiago izango dituzte elikagaien industriaz eta hori garrantzitsua da, erakundeek baitute AEBetako elikagai politika zehazteko boterea.

Informazio gehiago:

Sustrai Colinak Eric Gueret kazetari frantziarrari egin zion elkarrizketa (Argia, 2012-05-20, 2323. zenbakia). Hark industria kimikoaren sarraskiak aztertu ditu hainbat dokumentaletan eta Monsantori buruz aritu zen elkarrizketan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude