Oiartzun Zutik: ekintza positiboa eta auzoz auzoko festetara mugituko den ekimena

  • Herri bakoitzeko esperientziak aberasten du Gipuzkoa Zutik. Oiartzun Zutikek egindako ekarpenak dira, besteak beste, auzoz auzoko festetara joateko planteamendua, kanpaldia, ekintza positibo bat burutzea...


2016ko uztailaren 06an - 11:18
Oiartzun Zutiken bigarren asanblada, ekainaren 27an.

Ekainaren 20an egin zuen lehen batzarra Oiartzun Zutikek, Doneztebe plazan. Geroztik erritmo biziari izan du eta horren adierazgarri da uztailaren 1eko asteburuan kanpaldia egin zutela Altzibar auzoko San Pedro jaietan. Bizitzaren aldeko aldarria auzoz auzo mugitzea, auzoetako festak baliatuz, horra Oiartzun Zutiken ezaugarrietako bat. Buzo txuriak eta maskarilla izango dituzte bereizgarri.

Altzibarren egindako kanpaldia eta erreka garbitzea

Trikitilariek lagunduta jo zuten Altzibarrera eta bertan haur jolasak egin zituzten. Bertan egin zuten kanpaldia eta iluntzean, hurrengo eguneko ekintzak antolatzeko asanblada. Larunbat arratsaldean erreka garbitu zuten eta bildutako hondakinak Altzibarko zubiaren ertzean pilatu zituzten. Ekintza positibo horrekin hondakinak biltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan zuten.

"Gazteak, koadrila ezberdinetakoak eta jende berria"

Inpresioetan oinarrituta bada ere, bertan batzen direnen soziologiaz galdetu dugu. "Gazteak" batzen direla adierazi digu, gazte izandako batek "bai, beteranoagoak ere biltzen gara, dozena erdi edo, laguntzen" zehaztu digu. "Gazteek markatzen dute erritmoa, nire gusturako agian biziegia, baina pozik gaude hauen indarra ikusita, eta ahal dugunean lagunduko diegu".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oiartzun Zutik
Eguneraketa berriak daude