Lekaroz, Elizondo eta Amaiurren errekak auzolanean garbitu dituzte herritarrek

  • Ekainaren 2an Lekaroz, Elizondo eta Amaiurren egin zuten garbiketa eta Oronozkoa gibeleratu egin zuten, errekaren maila altua ikusita.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 14an - 09:15

Baztango Batzar Nagusiak 2016an martxan paratu zuen “Baztango herrilurretako zabortegien garbiketa planari" jarraipena emanez eta ingurumenaren egunaren harira, auzolanak antolatu ditu Baztango Udalak bailarako zenbait herriekin elkarlanean.

Aurten ere, aitzineko urtetakoari jarraipena emanez, ekainaren 5ean ospatzen den ingurumenaren munduko eguna baliatuz, garbiketa auzolanak antolatu ditu Baztango Udalak Life-Irekibai proiektuaren ingurumen boluntariotzaren laguntzaz. Auzolanak joan den ekainaren 2rako deitu ziren Oronoz, Lekaroz, Elizondo eta Amaiurren eta erran bezala, herrilurretako zabortegiak eta erreka bazterrak garbitzeko aukera eskeintzen zen hauetan.

Auzolanak hasera batean lau herri hauetan deitu baziren ere, errekaren maila altua ikusita Oronozko zita gibelatzera behartuak ikusi ziren.

Osotara 50 lagun bildu, goiz ederra pasatu, zabor kilo andana atera eta gosari eder batekin akitu zuten ekimena hiru herri hauetan. Gure mendi eta erreketatik zabor aunitz ateratzeko balio izateaz gain, ekimen hauek gaur egun hain beharrezkoa den ingurumenarekiko sentsibilizazioa landu eta hau haunditzeko arras baliagarriak dira.

 

Albiste hau Erran.eus-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-05-13 | ARGIA
Alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Iruñean eta Bilbon

Maiatzaren 11n egin dira mobilizazioak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak antolatu dituzte. 60 eragile sozial baino gehiagok bat egin dute mobilizazioekin.


2024-05-13 | Estitxu Eizagirre
Lurra Taupaka festa
Amillubi martxan da

Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin: herritarrek proiektua bertan arnastu... [+]


Etxeko lanak

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude