Keinu txikiak

  • Bai! Horiek omen dira benetan garrantzia dutenak. Azken urteetan keinu txiki batzuek jarri gaituzte gipuzkoarrok Europa mailan erreferente. Eta zeintzuk dira keinu txiki horiek? Bada, etxeko hondakinak boltsa berean bota beharrean boltsa desberdinetan banatzea.


2016ko apirilaren 15an - 12:05

Bai! Hori da egin behar den guztia. Horrela hondakin bakoitza dagokion tratamendua jasotzera bideratzen dugu eta dituen lehengaiak berreskuratzen ditugu material berriak sortzeko, amalurretik berriro ustiatu gabe. Erreperkusio handiak dauzkaten einu txikiak. Keinu txiki hauek, duela urteak burutu izan dituzte hainbat herritar arduratsuk, hortaz ez da formula berria. Hori bai, berebiziko garrantzia dauka herritar guztiek hori egiteak, izan ere norabide egoki bat hartzen dugunean, nork desbideratu nahi du ba?

Zoritxarrez azken hilabeteetan erraustegia berriro eraikitzeko erabakia ere keinu txiki batez egin dute. Kargua hartu eta onartu, horrelako gai batek behar lukeen eztabaida eta gehiengo zabalaren adostasuna lortu gabe. Keinuetan ere, txikiak izan arren, norabide kontuak baditugu, alegia, norabide zuzenak eta norabide okerrak.

Mugimendu ekologistatik apustu egiten dugu norabide zuzena hartzearekin, hau da, birziklatzearekin. Beste edozein jokabide zuzen eredugarri  bilakatzen dugun bezela, birziklatuz gure etorkizunerako ezinbestekoak diren ingurumen eta ondorengoen alde egiten dugu, horregatik jarrera eredugarri hori guztiok barneratu behar dugu. Keinu txiki okerrek erraustegia ahalbideratu eta arriskuan jarriko lituzkete aipatutako ingurumena eta gure ondorengoen osasuna.

Norabide zuzeneko keinu txikiak, horiek bai onak!

Julen Begiristain Eguzki talde ekologista eta antinuklearreko kidea da

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude