Aralarko Oiduiko borda kiskalita agertu da eta eragindako sutea izan den ikertzen ari da Ertzaintza

  • Oiduiko borda sutan aurkitu zuten bi mendizalek larunbat goizean. Aterpea Enirio mendian kokatuta dago, Aralarko mendilerroan. Zonaldea mendi-bideei lotutako gatazkarengatik hizpide izan da azken hilabeteetan.

     


2017ko otsailaren 06an - 10:14
Orduiko borda kiskalita (Arg.: Zaldibia.org)

Ertzaintza sutearen afera aztertzen ari da, baina momentuz berariazko sutea dirudi, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak zabaldu duenez. Inguruko artzainen txabolek, ordea, ez zuten su hartu. Oiduiko borda Zaldibiako Gailurrerantz mendi elkarteak kudeatzen du eta erabiltzaileentzako irekita dago. Herritarrak auzolanean hasi dira dagoeneko, oso txoko kuttuna baita zaldibiarrentzat.

Hautsak harrotu dituen sutea

Gertatutakoak Aralarko mendi-bideen afera gaizkiagotu du. Izan ere, pasa den urrian artzainen txaboletaraino helduko ziren mendi-bideak eraikitzea erabaki zuen Aralarko Mankomunitateak, eta tira-bira ugari sortu zituen erabakiak. Gailurrerantz mendi taldea eta Aranzadi elkartea bideen eraikuntzaren aurka agertu ziren, beste batzuen artean.

Larunbateko suteak erreakzio ugari sorrarazi ditu: Aralarko abeltzainek eta EHNE eta ENBA sindikatuek “ekintza basatitzat” jo dute sutea, arduradunak “zigortuak” izan daitezela exijitu dute eta eztabaida mahaiaren gainean ipintzeko eskatu dute. Baina hau ez da zonaldean gertatzen den lehen istilua. Azaldu dutenez, azkenaldian “konfrontazioa” bilatzen duten mota honetako ekintza ugari gertatu omen dira. Mankomunitateko presidenteak, Jose Miguel Santamariak, berriz, gertaera hau pisten inguruko gatazkarekin bereizteko eskatu du.

Aralar Bizirik eta Landarlan taldeen ustez nahita sortutako sutea izan da, Oiduegiko borda kudeatzen duen elkartea, Gailurrerantz mendi taldea, mendi-bideak eraikitzearen aurka dagoelako. Bi elkarteek gertatutakoa gaitzetsi dute, esanez "tentsioak areagotzeko" baino ez duela balio.

EH Bildu ere gertatutakoaren aurka azaldu da: "Eraso hau, azken hilabeteetan bizi izan den krispazioarekin eta sektore batzuek izan dituzten jarrera okerrekin batera, ez dira bide egokiak Aralarko parke naturalak behar duen babesa bultzatzeko eta etorkizunerako irtenbideak bilatzeko", adierazi du koalizioak. Elkarrizketarako deia egin du eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio beharrezkoak diren tresnak ipini ditzala eremua behar bezala kudeatu ahal izateko.  

Liskarren aurrean, herritarren elkartasuna

Zaldibiako 40 bat herritar sutearen tokira bertaratu ziren atzo aterpea berregokitzen hasteko. Gailurrerantz mendi taldeak borondatezko langileen babesa eskertu du eta borda berreskuratzeko pausoak ematen jarraitzeko asmoa adierazi du: “Oidui altxatuko dugu”.

Auzolanaren argazkiak zabaldu dituzte Zaldibia.org atarian:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aralarko pistak
2021-03-05 | Naturkon
Aralarko pistak eta abeltzaintza-eredua

Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]


Aralarko pisten auziak, beste behin, hautsak harrotu ditu

Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa... [+]


Larreak irekita, Aralarren dira abereak

Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.


2019-02-06 | Jon Gorrotxategi
Aralarren hausturak

Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein... [+]


Eguneraketa berriak daude