276 hildakotik gora Somalian inoiz izandako atentaturik handienean

  • Larunbat arratsaldean gertatu zen atentatua Mogadiscio hiriburuan. Lehergaiz beteriko bi kamioi leherrarazi zituzten hiriaren erdigunean. Al Shabab talde islamistari egotzi diote erasoa, baina oraindik ez du bere gain hartu.


2017ko urriaren 16an - 10:20
Somalian sekula izan den atentaturik handiena egin zuten asteburuan./ Getty.

276 hildako zenbatu dituzte dagoeneko, hala ere 500 inguru izatea espero dute hil edo larri zauritu direnen kopurua. Hala uste dute Somaliako instituzioek, nahiz eta oraindik kopuru zehatzak emateko goizegi dela uste duten. Hainbat eraikin suntsituta geratu dira, eta beraz, hildakoen kopurua nabarmen handitu daitekeela uste dute, The Guardianen irakur daitekeenez.  

Larunbateko 15:40 aldera egin zuen eztanda lehergaiez beteriko lehenengo kamioiak. Hiriaren erdigunean dagoen hotel baten ondoan izan zen leherketa, eta instituzioen arabera, handik gertu dagoen atzerri ministerioaren aurka jotzea zuten helburu erasotzaileek. Bigarren leherketa hiriko merkatu baten inguruan izan zen.

Somaliako historian izan den atentaturik handiena dela eta, hiru eguneko dolua iragarri du Somaliako Gobernuak. Gainera Mohamed Abdullahi Mohamed presidenteak herritarrei eskatu die zaurituak artatu ahal izateko odola eman dezatela.

2011. urtetik al-Qaida erakundearekin lotura estua duen Al Sahab talde islamistari egotzi dio erasoa Gobernuak. Hala ere, Al Sahab-k ez du bere gain hartu atentatua oraindik. Erasoa Somaliako presidentea aukeratu berritan egin dute. Mohamed otsailean aukeratu zuten presidente, eta ordutik AEBtako Trump presidentearekin batera esana zuen Al Sahab erakundearen aurkako ekintza militarrak indartuko zituela.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Somalia
Somalia, azken mende erdiko goseterik gogorrenean

Lau eurite garaitan lehortea orokortu da herrialdean eta biztanleriaren erdiari eragin dio; 213.000 pertsona daude gosete egoera larrian. Malnutrizioa zabaldu da, eta NBEk kalkulatu du 1,5 milioi haurri eragiten diola.


2017-10-30 | Miren Osa Galdona
Gutxienez 29 hildako izan dira Somalian beste eraso jihadista batean

Eraso jihadistek ez dute etenik Somalian: historiako atentaturik odoltsuenaren ostean, –orain dela bi aste 300 hildako baino gehiago izan ziren– beste eraso bat izan da Muqdishonen, Somaliako hiriburuan: bi bonba-autok eztanda egin zuten hiriaren erdigunean... [+]


2008-09-14 | Graeme Wood
Somaliland
Pobre, etsita, isolatuta... baina harro
Abkhazia eta Hego Osetia plazara atera dira berriki baina ez dira, inolaz ere, “gatazka izoztu”en azken ereduak. Afrikako Adarrean, Somaliland izeneko lurraldea dago. Hauxe duzue “existitzen ez den” herrialde honetara egindako bidaiaren kronika.

Eguneraketa berriak daude