Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Euskalduntze-alfabetatzeaSailak



Ordubete

Edorta Lopez, Mintzapraktika programen koordinatzailea AEKn

Bakoitzak astean ordubete emanda, ordu asko dira. Eta garrantzitsuagoa dena, toki publikoetan daude. Leku publiko asko irabazita ditugu –kultur etxeak, euskaltegiak...– eta programa hau bertatik atera egiten da. Kalea da daukagun espazio publikorik handiena, euskararentzat irabazi behar duguna. (...) Askotan ez gara konturatzen euskaldun berriak ondoan dauzkagula, euskaldunduko direla eta harreman sareak eta ereduak beharko dituztela. Ikusi beharko dute ‘nire herrian bertan badago euskaraz egin nahi duenik eta nik ere hori egin dezaket egunen batean’. Edo oraintxe bertan. Horretarako lagun euskaldunak behar dira. (Gaur8, 09-11-30)

"Euskaldun berri terminoak euskaldunon hiztegitik desagertu behar du"

Ramon Etxezarreta, Euskal Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

Adibide bat jarriko dut: Kultura sailburua euskaldun berria da. Eusko Jaurlaritzaren orain arteko estatistiketan, neo-euskalduna zen. Familia-transmisioaz hitz egiten badugu, bere semeak euskaldun zaharrak dira. Noiz arte da pertsona bat euskaldun berria? Hil arte? Agian hain mingarria ez den eta jendea euskarara erakarriko duen beste kontzeptu bat landu behar da. Metodoak huts egiten du. Familia-transmisioaren ideian sakontzen badugu, zer edo zer aldatu beharko da. (El Diario Vasco, 2009-09-28)

HABE eta Euskal Herriaren eraikuntza

Julen Kaltzada, AEK-ko kide historikoa

[HABE sortzeko erabakia] Euskal Herria eraikitzeko eginkizunean beste eragozpen baten moduan hartu genuen. Baina hori hala izan da AEK jaio baino mende asko lehenagotik, eta oraindik ere hala izaten jarraitzen du. (Berria, 09-11-16)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan