Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

ARGIA.com
Itzuli ARGIA.comra
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Oier Araolaza

dantzaria

Euskal nazionalismoaren bilakaeran dantzak jokatu duen paperak eta dantzari emandako erabilerek ikerketa lan mamitsua egiteko emango lukete. Baina euskal dantzak klinexak bailiran tratatu ditugu: erabili eta bota. Independentzia festarik ez dakit inoiz ospatuko dugun, baina harrituko nintzateke CNNk dantzan harrapatuko bagintu. Ni behintzat ez nago zubi gainean dantzan hasteko.

2.128 zenbakia 08-03-16

Joseba Illarramendi

Karelean taldeko eskusionua eta ahotsa

Eskusoinua beste instrumentu bat da, gitarra bezala, kontua da ez gaudela ohituta estilo honetan entzuten, eta trataera hau ematen. Edozein instrumenturekin era askotako moldaketak egitea dago, baina hemen ohituta gaude instrumentu hori lotzera musika estilo batekin. (...) Baina Euskal Herrian soinu txiki diatonikoak “triki” izena hartu du, hankasartze izugarria: ez da “triki”-a, eskusoinu diatonikoa da, eta zuk horrekin nahi duzuna egin dezakezu.

2.129-30 zenbakia 08-03-23
Jaione Apalategi

Arg.: Josu Santesteban

Jaione Apalategi

Oteiza Fundazio-Museoko kidea

Oteizak aberastasun harrigarria utzi digu eta aberastasun hori banatzen saiatu behar dugu, bere jomugan egon daitezkeen guztien artean. Hemendik ehun urtera oraindik Oteizari buruz mintzatuko da mundua. Mundua, ez bakarrik gure etxe txiki hau. Eman dezagun, Mozart bezala, Oteiza ere ondare unibertsala dela. Artista paregabea izan zen, ez da erraza halakoak aurkitzea, sortzea. Gure lana da haren egintzak ezagutaraztea, munduari zabaltzea. Baliteke berak hori egin nahi ez izatea, beste zeregin batzuei lehentasuna ematen zielako, baina bai ontzat ematea besteok egiten badugu haren izenean.

2.133 zenbakia 08-04-20
Itziar Laka

Arg.: Iñigo Azkona

Itziar Laka

EHUko hizkuntzalaria eta Euskal Ikasketetako ikertzailea

Gizakia bazara hizkuntza gertatuko zaizu. Eta gertatuko zaizu esaten dut, hizkuntza ez baita nahita ikasten den zerbait, burmuinean gertatzen den zerbait baizik; amaren sabelean haztea bezala. Behin gaitasuna izanda, esposizioa behar duzu, inor ez baita jaio hitz egiten jakinda. Hitz egiteko gaitasunaren zatitxoak bai ikusten ditugu beste espezie batzuetan, baina gaitasun osoa gizakiok baino ez daukagu...

2.131 zenbakia 08-04-06
Patziku Perurena

Arg.: Maddi Soroa

Patziku Perurena

Idazlea

Baina nola kontrolatu hire lana? Egilea azkeneko eskazalea duk. Eta argitaletxeak beti negarrez ari dira, baina, laguntzak beti haientzat. Eta gero gainera bidean habilela, hainbeste detaile mixerable botatzen ditek hire bizkar, berek sos bat ez gastatzeagatik. Ijitokeria hutsa duk euskal fartsa hau.

2.133 zenbakia 08-04-20
Tere Irastorza

Arg.: Dani Blanco

Tere Irastorza

Idazlea

Dakigunaren-gatik idatzitako liburuetan bada orden bat, bada antolaketa bat, bada frogatuaren eta ezagutuaren aztarnak utzi behar eta utzi nahi bat. Eta ahalegin eskerga honen ondorioz, sarri, idazleak ikasteari hainbesteko denbora eskaini dio, non irakurleari ere –ongi xehatuta eta ordenatuta izan arren– dakiena eta ez dakienaren berri ematen asmatzen duen. Idazlea irakasle bihurtzen da, konturatu gabe.

2.132 zenbakia 08-04-13

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan