Arg.: Dani Blanco
Antzezlea
Antzerki produkzioen diru laguntzen –epaimahaian egoteko– eskaera egin zidatenean, ezetz esan nien. “Norbaitek egin behar zuela eta nor hobeto hainbat eta hainbat urtez diru laguntza horren eske joandako bat baino, profesioa barru-barrutik ezagutzen zuen bat baino...”. “Baina nik atseden urtea hartu dut”, esan nien. “Horrexegatik behar zaitugu hain zuzen ere, ez duzulako ezer eskatzeko. Hara joanda ez duzulako ezer galtzeko”. Baiezkoa eman nien. Pertsona hark zorionez arrazoia zuela baieztatu nuen gerora: ez nuen ezer galtzeko, asko nuen ikasteko.
2.119 zenbakia 08-01-13Arg.: Junkal Amores
Kontseiluko idazkari nagusia
Gaurko erritmoekin euskararen normalizazioa izugarri berandutuko litzateke eta zalantza handiak ditugu hainbeste urte pasa eta gero normalizazio hori lortuko litzatekeenik. Gerta baitaiteke epe batzuetan ez badira helburu batzuk lortzen atzerako pausoak ere ematen hastea. Gauza batzuetan aurrera egin da, zalantzarik ez dago, kontzientzia mailan hobeto gaude, hizkuntza eskubideen kontzientzia handiagoa da, alor batzuetan pausoak eman ditugu baina oraindik, argi eta garbi esan behar da, defizit nabariak dauzkagula.
2.121 zenbakia 08-01-2Arg.: Iñigo Azkona
Ekonomialaria
Mariasun Landa idazleak eta Xabier Silveira bertsolariak gazteleraz liburu bana kaleratu dutela eta dexenteko kalapita eta eztabaida piztu da euskal letren mikrokosmosean. (...) Herri txikia izatea baino, ez normalizatua izatea dugula geurean zinezko gakoa. Hausnartu, bestela, Berriako lagunek antolatu eztabaidaren izenburua, ezin adierazgarriagoa: “Kontsumitzen al da euskarazko kultur produkzioa?”. Galdera planteatzeak berak ez du inor asaldatu. Baina, neure uste harroan, Landaren eta Silveiraren hautuak baino zerbait eskandalagarriagoa islatzen du.
2122 zenbakia 08-02-03Arg.: Ines Urrutia
Zinema ekoizlea
Urte mordoa joan da ikus-entzunezko arloa industriatzat onartua izan zedin borrokan hasi ginetetik. (...) garbi ikusten genuen kulturaren esparruari herri honetan ematen zaion eremutik harago joateko behar zirela behintzat, etnografiatik gertuago baigenbiltzan ekoizpen kulturaletik baino. (...) Zer egin behar du Klusterrak? Hori da oraindik erantzun gabe dugun galdera. Edo nire sentsazioa hori da behintzat.
2.123 zenbakia 08-02-10Arg.: Mikel Saiz
Soziolinguista eta NUP-eko irakaslea
Foru Gobernuak orain artio esperientzia pilotu gisa zabaldu duen British eredua beharrean, eredu propio eleaniztun eta malguago bat, hizkuntzen bizikidetzako eredua –Kontseilariaren hitzetan– bultzatuko du. (...) Garbi agertzen da ingelesaren aldeko apustua eta garbiago euskararen kontrakoa, D eredua ingelesaren sendotze horretatik kanpo utzi baitute. Hezkuntza sistema publikoak gurasoei ingelesaren eta euskararen arteko dilema faltsua planteatuko die.
2.124 zenbakia 08-02-17Iparraldeko AEK-ko koordinatzailea
Seguruena da minimoaren azpitik ari garela, esan nahi dut, ez ditugula ordezkatzen galdutako hiztun kopuruak, edo doi-doi. Hiztun pasiboak bai, baina hiztun osoak ez ditugu sortzen nahiko ordezkatzeko hiltzen direnak. (...) Bai, argi-ilunez betetako egoera dugu, euskalgintzaren borrokari esker sekula baino tresna gehiago dugu esku artean, baina helburuak hor dira eta ez dira inondik ere irabaziak.
2.126 zenbakia 08-03-02© 2009 ARGIA.com