Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

ARGIA.com
Itzuli ARGIA.comra
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Ekai Txapartegi

Arg.: Egoitz Lasa

Ekai Txapartegi

Filosofoa

Errepresioaren atzaparpean bizi direnek euskalgintza salduen aterbe gisa ikusteko tentazioa izan dezakete. Eta alderantziz, baina oso modu beretsuan, euskalgintzak herrigintzaren esku-hartzea mehatxu gisa har dezake. Horregatik, eztabaida erabaki pertsonalen mailara jaisten badugu abertzaleon arteko giroa areago mikaztuko dugu. Eta okerrago dena, hori bakarrik lortuko dugu.

2.153 zenbakia 08-10-05

Oier Araolaza

Ohorezko Euskaltzaina

Aldatu behar dena euskara batua da: aditzezko forma batzuk, nor-nori-nork famatua… Beste herrialde batzuek, beren hizkuntza munduratzeko erraztu egin dute: Français Foundamentale, Español Fundamental, Basic English… ez dakit guk zergatik ez dugun gauza bera egiten. HABEk, adibidez, lan handia egin du ikerketa arloan, jende asko dago horretan lanean, eta inork ez du erabiltzeko euskara errazagoa prestatu, eta hori da nire ustez egiteke dugun gauzarik premiazkoena…

2.152 zenbakia 08-09-28
Gillermo Etxeberria

Arg.: Dani Blanco

Gillermo Etxeberria

Baionako Bernat Etxepare lizeoko zuzendaria

Beti izan dut argi ikasle pila batek euskaraz jasotzen duen bakarra ikastola orduetan jasotzen duela. Hizkuntza irakastea bezain garrantzitsua da hizkuntzak daraman guztia transmititzea. Sarri ari izan gara curriculuma dela eta ez dela, gure historia jaso behar dugula, gure ezagutza zabaldu... Zer da kantua hori guztia ez bada? Kantuak esaten duenarengatik, gure herriaz erakusten digunarengatik, eta kantatzeak dituen baloreengatik, ezinbesteko tresna da niretzat.

2.156 zenbakia 08-10-26
Nerea Alias

Arg.: Dani Blanco

Nerea Alias

ETB1-eko Sutanblai saioko aurkezlea

ETB1-en audientzia datuak apalak dira programazioarekin asmatzen ez dugulako. Audientzia ez da tontoa, nahi duenean aldatu dezake katez. Harrapatzeko, nahi eta behar duena eman behar zaio. (...) Aurkeztu izan ditudan programak funtzio hezitzailea dute era batera edo bestera. Saiatzen gara modernoak izaten, topikoetan ez erortzen, gidoiak apurtzaileak egiten... Ez zait politikoki zuzena izatea gustatzen. Baina ez da erraza hortik alde egitea, ez dago beti gure esku.

2.157 zenbakia 08-11-02
Concetta Probanza

Arg.: Dani Blanco

Concetta Probanza

Marrazkilaria

Margoen bidez errealitateko puska batzuk erreproduzitzen ditut. Normalean emozioak, sentsazioak, galderak... hautatzen ditut. Gizakiak ematen dit atentzioa, gizakiaren ezaugarri humanoek: kontraesanek, eguneroko gauza txikiek, eguneroko bizitzan dagoen surrealismoak, sentimenduek... Barrura begiratzea gustatzen zait, eta azaleko gauzak ez zaizkit hainbeste interesatzen. Objektuak ere humanizatu egiten ditut askotan, haien zentzua bilatzen baitut, ez objektu izaera bera. Oraindik nire begiradaren bila ari naiz, baina normalean, gauza xumeetan jartzen dut arreta. (...) Hamar bat urtetik aurrera zikiratu egiten da pertsonon kreatibitatea; betiko leloarekin hasten zaizkizu, eta akabo. Ereduak jartzen dira gauza guztietarako, eta nola marraztu behar dugun ere esaten zaigu; ez zaigu gure begirada lantzen uzten.

2.161 zenbakia 08-11-30
Iñaki Zubeldia

Arg.: Dani Blanco

Iñaki Zubeldia

Idazlea

Herri batek bere sormena bultzatu eta lagundu behar du eta Gerediaga Elkarteak inspirazio horixe izan zuen 1960ko hamarkadan. Ahalegin handiak egin dira ordutik hona euskal ekoizpena handitzeko, hobetzeko, zabaltzeko. Batzuetan kosta egiten zait hainbat kritika-torpedo irenstea, Xabier Gantzarainena kasu: “Zertarako da Durango? Zer ekartzen digu? Industria mantentzeko eta Eguberritako opariak erosteko leku bat? Euskal kulturaren plaza inportante bat? Ez bada lan kontuengatik, ez naiz arrimatu ere egingo. (...) Hori bakarrik al da Durango. Jendeak ez al du liburua, musika eta kultura erosten Durangon? Erosten badute, batzuek behintzat irakurri, entzun eta gozatu egingo dute ba gure ekoizpenekin?

2.162 zenbakia 08-12-07

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan