Arg.: Argazki Press / Andoni Canellada
Joxerra Garziari eta Tere Irastortzari egokitu zitzaien, urtekari honen iazko edizioan, 2007an kulturgintzak emandakoan entresaka egin eta iragan bilakatzeko zorian zen urtearen erretratua egitea. Irastortza orduan bezala, “goiz askotan nola hasi erabaki ezinda ibili naiz”, eta bati maileguan zalantzak hartu dizkiodan bezala hartu diot besteari, Garziari, goiz askotan iheska urrundu zaidan abiapuntua. “Kultura errentagarri egitea da orain kontua”, zioen, eta ondoren: “Prezioaren eta ordainetan jasotzen denaren arteko erlazio egokia besterik ez da errentagarritasuna. Komeriak gero datoz, formula aplikatzen hasi eta prezioa, eta ordainetan jasotzen dena zehazterakoan. Kulturaren alorrean behintzat, ez dira horiek kalkulu errazak”.
Arg.: Carlos Corbella
idazlea
Azaroak 19, asteazkena
Noaingo aireportuan jaso dut Arlt. Orduan bezala azaroa da, haize berdea dabil galsoro gainetan, erroi jendea babesetik lekarora aterata. Bustita egonagatik, gorriagoa begitandu zaio lurra, berehala esan dit.
© 2009 ARGIA.com