Arg.: Dani Blanco
Argiztatzailea
Ez da erraza protagonista nor den jakitea. Ikuskizuna talde artistiko baten emaitza da, eta talde artistiko horretan eszenografoak, zuzendariak, jantzi arduradunak, ile apaintzaileak, argiztatzaileak… Denetik dago. Ikuskizunaren borobiltasuna ez dago publikoak ikusten duen protagonismoaren baitan bakarrik, atzean dauden pertsona guztiek sorturiko emaitza da, eta, nik uste, publikoak badakiela hor atzean badagoela norbait. Publikoa pentsatzen duguna baino inteligenteagoa da. Txunditzen denean, barnean zerbait berezia sentitzen duenean, badaki sentimendu hori ez diola antzezle batek edo dantzari bakar batek eragin. Argiak ez su eszenatokia bakarrik argitzen, igortzen den mezua ere argitzen du.
2.143 zenbakia 08-06-29Hik Hasiko kidea
Eskolatik irtetea gaztelaniatuak, eta euskaraz maila onargarrian komunikatzeko gaitasunik gabe ateratzen dira. (...) Legea exijitzen duenak legea betetzea du zor, eta euskararen legea garbia da horretan: EAEko ikasleek, euskara eta gaztelania jakin behar dute ikasketak amaitzean!
2.150 zenbakia 08-09-14Kazetaria
Enpresa eta komunikazio talde publiko bat garen heinean, zailagoa da nahi duzun hori kontratatzea. Gainera, Euskal Herrian, komunikazio kabineteek sekulako kaltea egiten digute hedabideoi. Kazetari on asko eurenganatzeaz gain, kazetarien lana anulatzeko tendentzia handia daukate.
2.138 zenbakia 08-05-25Zinemagilea
Zineman imajinazioa estimulatzeko sentsazioak irudikatu behar dira, sentsazio grafikoak, ez dute intelektualki literaturan bezain modu zehatzean lotuta egon behar. Zinemaren lengoaia oso emozionala da, ez hain zerebrala; beraz bai, sexua, biolentzia,… garrantzitsuak dira.
2.145 zenbakia 08-07-13Arg.: Gaizka Iroz
Margolaria
Suposatzen da artelan bat erosten duenak gainontzekoa badaukala. Edozeinek ezin du 4.800 euro balio duen obra erosi. Horregatik ez dut ene kuota igotzen saiatzeko asmorik. Alderantziz. Garestia iruditzen zaidan prezio batean segitzen nauen bezero batzuk dauzkat, eta ez dut gehiago zigortu nahi. Nik ez badut sufritzen ene bezeroek sufritzen ez dutelako da.
2.135 zenbakia 08-05-04Arg.: Karlos Corbella
Aktorea
Bolada batean uste izan nuen antzerkian publikoak ez zuela inporta, antzerkia norberarentzat egin behar zela. Baina gaur egun juxtu kontrakoa sinesten dut: publikorik gabe ez dago antzerkirik. Energia nola bideratu da kontua: ez da berdina sorkuntzarako jartzen duzun energia zuretzat gordetzea edo kanpora joaten uztea. Energia hori kanpora doala sentitzen duzunean plazera askoz ere handiagoa da, jendeari iritsi egiten baitzaio, eta orduan da antzerkia benetakoa.
2.137 zenbakia 08-05-18© 2009 ARGIA.com