Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Jule Goikoetxea: “Euskal Herrian ere Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke”

  • Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta Euskal Herrian nola doa periferiako identitateen kontrako erasoaldia? Jule Goikoetxearekin mintzatu gara. EHUko politika zientzietako irakaslea da bera, eta mugimendu transfeministako aktibista ere bada. Hanka bat unibertsitatean eta bestea karrikan duela, berekin solastea interesgarria iruditu zaigu, hain justu ere, antiwokismoaren bi fronteak direlako karrika eta unibertsitatea.

Jon Urbe/Foku

Mendebaldean zabalduz doan diskurtsoa dugu antiwokismoarena.  Wokismo hitza erabili edo ez, baina zuk erranen zenuke euskaldunon artean ere badela kokatze ideologiko eta politiko hori?

'Statu quo'-a krisian sartzen denean, sistemaren alarmak piztu eta mekanismo anitz jartzen dira martxan, krisi hori gelditu edo saihesteko. Wokismoa woke hitzetik dator, “esna” esan nahi du eta Estatu Batuetako afroamerikarrek erabili izan dute, aspaldidanik, justizia sozialaren alde eta arrazismoaren kontra “esna” egoteko. Denborarekin injustizia sozial orori aurre egiteko posizio etiko-politikoa izatera pasa da eta indarra hartu du berriro azken urteetan Black Lives Matter mugimenduari esker lehenik, eta MeToo mugimenduarekin geroxeago. Euskal Herrian ere bizi dugu 'statu quo'-aren dimentsio batzuen higadura, eta hemen ere irain moduan erabiltzen dutenak justizia sozialaren kontra daudenak dira. Laburbilduz, Euskal Herrian ere, Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke.

Nola definitzen duzu zuk antiwokismoa?

Justizia sozialaren kontrako ideologia da antiwokismoa, arrazista, anti-feminista, eta oro har, gizon zuriaren –talde politiko gisa– supremazismoa defendatzen ez duen marko, praktika eta ideologia ororen kontrako jarrera politiko eta ekonomikoa da. Aldaerak ditu, lurraldez lurralde, eta sotila izan daiteke askotan, beraz, atentzioa ipini behar diogu. Pista bat, "identitate politikak" entzuten baduzue, kontuz! Gaur egun identitate politikak kategoria borrokak hierarkizatzeko erabiltzen da, gizon zuria erdigunean kokatzen ez duen borroka oro izendatzen baitute "identitate politika" hitzarekin, Black Lives Matterek eta LGTBIQ+ mugimenduak dioten moduan. Antiwokismoarentzako, identitatea eta materia bi entitate edo unikornio dira; mundu ilustratu liberalean bezala, antiwoke munduan ere materialak ez diren identitate politikoak dituztelako, agidanez, eta hori oso ondo datorkio faxismoari. Aldiz, gure "woke" munduan identitate politiko oro da materiala, menderakuntza sistemen barne sortzen direlako identitate politikoak, hau da, subjektu politikoak, eta denak dira materialak. Hortaz, haiek ezezkoa esaten badute ere, antiwokismoa pobreen eta langileen aurkako supremazismoa da finean, estatistikoki emakume arrazializatuak, migranteak eta transak baitira pobreenak.

“Euskal Herrian ere bizi
dugu ‘statu quo’-aren dimentsio batzuen higadura, eta hemen ere ‘woke’ irain moduan erabiltzen dutenak
justizia sozialaren
kontra daudenak dira”

Antiwokismoa lekuko errealitateari egokitu ohi da, lekuko auzi batzuk aitzakiatzat hartu eta berea zabaltzeko. Berezitasunik ikusten diozu Euskal Herrian daukagunari?

Euskal Herriko antiwokismoa, supremazismo mota hori euskaraz egiten duena da? [barreak]. Euskalduntasun zuria edo euskal nazio zuria nahi dutenak lirateke. Ezer berririk ez, hau izan baita beti eskumako nazionalismoa. Eta supremazismo arrazial eta nazional oro bezala, hauek ere anti-feministak dira eta noski, transen kontrakoak.  

Hain justu, plazaratu duzun Politeismo bastarta liburuan ondokoa diozu: "Eta genero femeninoaren eta maskulinoaren abolizioa eskatu baina gizon eta emakumeen desagerpena nahi ez duten horiez, zer diozue? Uste dute emakume egiten zaituena umetokiak direla, baina emakume guztiek ez dugu umetokirik, orduan bularrek, baina gizonek ere bularrak dituzte, nireak baino askoz handiagoak, orduan XX kromosomek, baina emakume askok XY dugu, XXY gara, edo X bat bidean saldu genuen…”.

Hori da. Feminismo materialistatik, emakumeak emakume egiten dituena produkzio erlazio materialak eta historikoak dira, arrazializatuak eta proletarioak bezalaxe; ez ideia primitiboak (idealismoa), ezta gonadak, fenotipoak edo hormonak. Emakumeak jaio egiten direnaren ideia esentzialista eta biologista hau Euskal Herrian eskuman eta ezkerrean aurkituko dugu.

Hori ere da antiwokismoaren berezitasuna, eskuin muturraren produktu ideologiko eta politiko horrekin bat egin dutela ezkerreko batzuek ere. Nola azaltzen duzu hori?  

Ez da kasualitatea, marko filosofiko patriarkal bera partekatzen dutelako sarri bi aldeek, horregatik daude ezkerreko eta eskumako anti-wokeak pozarren Erresuma Batuan "emakumea" gonada batera, edo (praktikan) alura murriztu dutenean. Hain zuzen ere, haientzako emakumea jaio egiten delako; ez da botere erlazioen bidez egiten, jaio egiten da beltzak eta zuriak bezala, non arraza ere gene bat den, “unikornio biologiko eternal” bat edo identitate eternal bat. Hau da, kurioski, kritikatzen duten identitarismoaren oinarria, identitateak esentzializatzea eta naturalizatzea. Horregatik jende honentzako emakumeak eta gizonak ezin dira desagertu, Big Bangean sortu ginen, edo Eva eta Adamekin? [barreak]. Marko edo kosmobisio hau ez da sikiera Darwinen eboluzioaren teoriatik pasa, are gutxiago genetika ebolutibotik. Biologismo arrazista misoginoaren estandartea dira.

Zer ezkutatzen du bere baitan antiwokismoak?

Beldurrak eragindako gorrotoa. Modernitate hetero-kapitalistaren erregea, orain arte subjektu unibertsala izan den gizon zuria –uler bedi talde politiko moduan, ez indibiduo moduan–, izaki bizidun guztien artean arrazionalena, adimentsuena, guapoena eta indartsuena, bat-batean, ez da unibertsala, ez du erreinurik, ez da guapoena, ezta indartsuena ere. Eta azken ikerketen arabera, oso adimentsua ere ez da. Eta hau esaten dugun bakoitzean, izan sareetan, kalean, lantegian, misogino arrazisten ejerzito bat hasten zaigu tiroka. Haiei boterea ematen dien marko ideologikoa arriskuan ikusten dutelako, gauza askorengatik. Abya Yalako eta Afrikako feminista dekolonial eta postkolonialek dioten moduan, erregimen heterosexual kapitalista gizon zuri zehatz batzuen boterea eta, beraz, haien produkzio sistema mantentzean datzan erregimen totalitarioa delako. Alegia, logura eta gosea “naturalak” dira, baino jateko eta lo egiteko dugun era erregimen politiko bati dagozkio; berdina erreprodukzio biologikoarekin, zer esanik ez, desioarekin. Erregimen politikoek haien subjektuak sortzen dituzte, horrek esan nahi du gizonak ere ez direla jaiotzen, ez direla klase natural bat, ez dira kromosoma bat; egin egiten dira, botere erlazio materialen bidez, arrazializatuak bezalaxe, eta Obamak gobernatzea edo Melonik, ez ditu ez zuriak ez emakumeak ez gizonak unikornio biologiko bihurtzen, antiwokismoak, Familiaren Foroak eta TERFek nahi luketen moduan.

“Arriskutsuenak
ez dira sareetan iraintzen dabiltzan irakasleak, erraz identifikatzen dira horiek, arazoa eguneroko biolentzia politikoa naturalizatzen duten irakasleak dira”

Antiwokismoaren jomuga bada unibertsitatea, eta "gerra kulturala" deklaratua diote jakintza kritikoari. Finean, ikuspegi eta antolaketa hegemonikoa bermatzeko antolaketa politiko ideologiko bat da antiwokismoa.

Hori da. Marko ideologikoa antolaketa politiko-ekonomiko zehatz bat mantentzeko da, hori da materialismoaren lehen oinarria, zeren eta nortzuk egiten dute lan gehien munduan? Emakume arrazializatuek. Nortzuk dute kapital ekonomiko gehien mundu mailan? Gizon zuriek. Nortzuk dira antiwokismoaren gehiengo zabala inperioan? Gizon zuriak, eta aztertu azken hauteskundeak munduko herrialde desberdinetan. Zer diote antiwokeek, unibertsitateko antiwokeak diren irakasleek barne? Ba, Pakitok lan asko egiten duela, joder, Mohamedek baino askoz gehiago, eta gainera Merkelek Pakitok baino askoz diru gehiago duela. Bai, eta ziur Pakitok pila bat laguntzen duela etxean. Baina horregatik asmatu ziren estatistikak, eta, oro har, zientzia. Erakusteko, Pakitoz eta Merkelez haratago mundu oso bat dagoela, eta mundu horretako herrialde guzti-guztietan, emakumeek haien komunitateko edo familiako gizonek baino lan gehiago egiten dutela, eta aldi berean, gizon horiek baino kapital ekonomiko, kultural eta sinboliko gutxiago dutela. Eta berdina arrazializatuak zuriekin alderatuta. Unibertsitatean arriskutsuenak ez dira sareetan iraintzen dabiltzan irakasleak, horiek oso erraz identifikatzen dira, arazoa dira eguneroko biolentzia politikoa naturalizatzen duten irakasleak. Nola? Gaitegiaren bidez, klasean erabili eta inposatzen dituzten erreferenteen bidez, isiltzen dutenaren bidez, eta jakina, behin eta berriro errepikatuz feminismoa eta anti-arrazismoa ez direla benetako borrokak, "identitate politikak" direla… Esan dut, hau entzuten duzuenean, alerta piztu ze supremacism is in the air (supremazismoa badabil).

Euskal Herriko Unibertsitatea nola doa? Hegemonia beti bezain azkar dago eguneroko antolaketan, gogoetetan eta ekoizpenetan? Arrakalak daude pentsaera hegemoniko horretan? Arrakalak daude eta, beraz, fronte hori antolaturik da?

Halaxe da, ikasle, irakasle eta ikerlari gazte asko daude ideologia honen kontra antolatuak. Gure hezkuntza markoa ilustrazio (neo)liberalean oinarritzen da, beraz, "unibertsala" dela suposatzen da, hau da, adjektiborik gabe doan Hezkuntza, unibertsaltasun kategoriak adjektiboak mututzen dituelako; unibertsalak askotan "toki guztietan berdina edo berdina guztiontzako" esan nahi baitu, eta hori da hain zuzen hezkuntza ez dena: berdina guztiontzako. Denak ez baikara "berdinen" multzoan sartzen. Berdinen multzoa desberdinak diren horiekiko sortzen baita eta hori da "hezkuntza ilustratu unibertsalak" ezkutatzen duena. Hori ere da biolentzia sinbolikoa, ezkutatzen den edo mututzen den biolentzia. Zer gertatzen da biolentzia mututua garrasika hasten denean antolakuntza feminista, anti-arrazista eta sozialistaren bidez, eta hezkuntza unibertsal hori hezkuntza patriarkala, kapitalista eta koloniala dela esaten hasten direnean bai ikasleak baita irakasleak ere? Arrakalak sortzen dira. Haserreak sortzen dira hezkuntzako eta unibertsitateko gobernu organoetan, botere guneetan, antiwokismoa armatzen da, eta orduan konturatzen zara ondo goazela, bloke antifaxista martxan dagoela goi hezkuntzan ere, eta nazioartekoa dela gainera.

“Antiwokismoa pobreen eta langileen aurkako supremazismoa da finean, estatistikoki emakume arrazializatuak, migranteak eta transak baitira pobreenak”

Unibertsitatetik at, sare sozialetan ere trukatzen dira ideiak eta gogoetak. Batzuk badabiltza gora eta behera beraien jarrera transfoboa, arrazista edota misoginoa zabaltzen. Zer nolako bilakaera ikusten diozu euskal komunitatearen arteko sare sozialen esparruari?

Euskal komunitatean beti egon dira menderatuak eta menderatzaileak, eta berdin dirau, sare sozialetan edo kalean. Sare sozialak aldatzen doaz, ikusteke dago zein izango den euskal komunitatea batzen duen sarea, zeren eta zer da "euskal komunitatea"? Euskaraz ari dena edo euskal herrian bizi dena? [barreak]. Badaude sare sozialetan beti euskaraz egin behar dela diotenak, "sare sozialetako euskal komunitatea" sortu ahal izateko. Arazoa da sare sozialak munduaren parte direla, eta munduan egiten ditugun borrokak ez ditugula soilik euskaraz egiten. Hautu politiko bat da euskaraz bizitzea, bai, praktika arrazistak eta heterosexualak baztertzea hautu politiko bat den bezalaxe. Baina "euskara hautu politiko bat da" diotenen erdiak uste du heterosexualitatea ez dela hautu politiko bat, naturala edo biologikoa dela. Beraz, kontuz, ze arima puru asko ikusten ditut sareetan esanez euskaraz egiten ez dutenekin ez dutela ezer jakin nahi. Ba perfektu. Zure lehentasuna bada euskal komunitatea eta ez euskal komunitate feminista, sozialista eta antiarrazista eratzea, zuretzako euskaldun faxista guztiak. Ala! Ze guk ez dugu euskaraz bakarrik aliantzak egiteko aukera, hasteko, Euskal Herriko puta gehienek ez dakitelako euskaraz, etxeko langileen ehuneko laurogeiak ez dakielako euskaraz. Eta, begira, guk grebak antolatzeko langileria guztia hartu behar dugu kontuan, euskal estatu feminista transozialista bat eraikitzen ari gara [barreak], ez dugu ardatz bakarra kontuan hartzeko pribilegioa. Ardatz asko hartu behar ditugu kontuan, beraz, konplexutasunak traba egiten badie, haientzako euskal arima xaloen komunitatea. Euskararen aldeko borroka politikoa izango bada, borroka antifaxistaren barruan kokatu beharra dago.

“Erregimen politikoek haien subjektuak sortzen dituzte. Gizonak ere
ez dira jaiotzen, ez dira klase natural bat,
ez dira kromosoma bat; egin egiten dira, botere erlazio materialen bidez”

Nolakoa izan behar du antiwokismoa borrokatzeko estrategiak?

Supremazismo oro borrokatzeko berberak izan behar dira, eta beraz, kapitalismoa, patriarkatua eta kolonialismoa borrokatzeko berberak. Lurraldetuak dira beti borrokak, anitzak, baina badakigu nola egin aurre, partzialki bada ere, badakigu ze marko zabaldu eta ze estrategia jarri martxan, horretan gaude, eta horregatik daude horren haserre. Garai gogorrak datoz, baina ereindakoak fruituak emango ditu. Argi eta altu esan behar da hau, ziurtasun historiko honek asko haserretzen baititu [barreak]. 

Jule Goikoetxea Mentxaka (Donostia, 1981)

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoetako  irakaslea da, baita militante transfeminista ere. Hitzaldi zein idatzien bidez, feminismo materialistaren proposamena Euskal Herri mailan plazaratzen dabil. LISIPE pentsamendu feministari buruzko liburu bildumaren zuzendaria ere da hasieratik.

Hainbat liburu plazaratu izan ditu: Tractatus (Susa, 2014); Independentzia helburu (Txalaparta, 2015) Unai Apaolaza, Andoni Olariaga eta Imanol Galfarsororekin batera; Demokraziaren pribatizazioa. Kapitalismo globala, Europa eta euskal lurraldeak (Elkar, 2017); Euskal demokrazia patriarkala (Elkar eta Txalaparta, 2022) Lore Lujanbio, Zuriñe Rodriguez eta Estitxu Garairekin batera; eta berriki, Politeismo bastarta (Susa, 2024). Zutabegile ere da Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat komunikabidetan.


T'interessa pel canal: Eskuin muturra
Antiwokismo: nova màscara de l'extrema dreta
Invenció per a marginar la paraula dels oprimits
En lloc de mirar al wokismo, ens hem tornat a mirar a l'antiwokismo. Perquè el wokismo és un grup creat pels antiwokistas, i perquè si no hi hagués antiwoquismo no hi hauria woquismo. Mirem a aquest grup eclèctic i aviat ens adonem que l'extrema dreta conté tot el que... [+]

2025-05-21 | Irutxuloko Hitza
Una convocatòria antifeixista per al divendres en Altza
Aquest divendres, dia 23, s'ha convocat una concentració de repulsa per la seguretat al parc de la Pedra d'Altza. Col·lectius antifeixistes de Donostia-Sant Sebastià han denunciat que es tracta d'un "fanàtic de Vox", al qual també han anomenat Front Obrer i Joventut... [+]

2025-05-20 | Aiaraldea
L'empresa MESTRESSA Desokupa marxa d'Amurrio sense concloure el desnonament, "gràcies a la resposta popular"
Segons ha informat el Comitè de Vaga Aèria (SOS Aiaraldea), l'avió va ser retornat dissabte passat pels treballadors de l'empresa de desocupació.

Sorpresa a Romania: El candidat a la Unió Europea gana les eleccions presidencials
L'alcalde de Bucarest, Nicusor Donen, ha derrotat en la segona volta a George Simion, candidat de l'extrema dreta. Donen ha obtingut el 55% dels vots, mentre que Simón ha obtingut el 45%.No obstant això, la punta de la dreta ha crescut respecte a la primera volta, amb un descens... [+]

2025-05-19 | Jon Torner Zabala
La coalició conservadora gana les eleccions a Portugal i l'extrema dreta puja
La coalició conservadora AD, encapçalada pel primer ministre, Luis Montenegro, s'ha imposat en les eleccions al Parlament portuguès amb el 61% dels vots, enfront del 51% de l'any passat. Entre els vencedors es troba també el candidat de la ultradreta Chega, André Ventura, que... [+]

2025-05-06 | Antxeta Irratia
El Gaztetxe Lakaxita d'Irun denúncia de nou pintades feixistes
El mes de desembre passat el gaztetxe també va denunciar pintades nazi-feixistes, i en aquesta ocasió els missatges que han aparegut aquest cap de setmana en les parets de Lakaxita han estat amenaces com a “Stop LGTBI”, “Fos degenerats” o “No us deixem dormir”,... [+]

El primer ministre romanès presenta la seva dimissió davant l'auge de l'extrema dreta
Les conseqüències de la victòria del candidat de l'extrema dreta Simion en les eleccions presidencials de Romania han arribat molt aviat. El socialdemòcrata Marcel Ciolacu ha presentat la seva dimissió en considerar que la coalició de govern que pretenia frenar el... [+]

L'extrema dreta gana amb facilitat la primera volta dels vots a la presidència romanesa
Amb almenys el 40% dels vots escrutats, el líder d'AUR, George Simion, ha duplicat el nombre d'avals de la segona força. Simón ha insistit que la Unió Europea és "una dictadura" i s'ha mostrat a favor que se suspengui l'ajuda a Ucraïna que li ha prestat Romania. Tant... [+]

Envien a presó a un dels detinguts per l'agressió a ió Aranburu a Sòria
Ió Aranburu va estar diverses setmanes ingressat en coma i en l'UCI, a causa de l'agressió, que li va causar la mort.

Pippi Kaltzaluze compleix 80 anys, revolucionari com sempre
Amb motiu del 80 aniversari de la primera edició de les històries de Pippi Kaltzaluze, han dedicat un espai especial a la Fira Internacional del Llibre Infantil i Juvenil de Bolonya. Ràpida, independent, rebel, descarada, rebel, una mica salvatge, creadora, valenta i alegre,... [+]

Inhabilitació per a cinc anys a Marine Le Pen per desviar fons del Parlament Europeu
Segons el Tribunal correccional de París, la Unió Nacional francesa (RN) va desviar entre 2004 i 2016 2,9 milions d'euros en una operació contra el coronavirus. A més de Le Pen, altres 24 membres del partit també han estat declarats culpables d'assassinat en grau de... [+]

2025-03-17 | Iraitz Amor Pla
Lotu zure txakurrak

Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.

Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]


2025-03-12 | Nicolas Goñi
Errumanian meatzaritzak eskuin muturra bultzatu eta krisi instituzionala piztu du

Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]


Pintaketa faxistak egin dituzte Maulen aldarri feministen aurka

Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.


2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude