Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Sarrera orokorra

Urtekari hau itxi beharreko egunetan Egunkaria auziko bost auzipetuek Espainiako Auzitegi Nazionalaren aulkietan eserita jarraitzen zuten oraindik. Euskal kultura eta izaeraren aurkako mespretxu keinu zitala izan zen Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera. Haren zuzendaritzako kideak ETAko kide izatearen akusaziopean epaituak ikustea mespretxu haren segida da. Euskal gizartearen gehiengoak elkartasun sendoa erakutsi die auzipetuei; euskal Herrian gaur egun ezerk gutxik lortzen du halako elkartasun mailarik. Eta hara hor, gizarte hori ordezkatzen duen gobernua mutu. Ramon Etxezarreta sailburuordearen zalantza eta zeharkako salaketak nekez estal dezake Lopez lehendakariaren isiltasuna.

guztia irakurri

Analisiak

Zientzia eta teknologia-ikasketetan ikasle gutxiegi

Juan Ignacio Perez-Iglesias, EHUko irakaslea

25 urtetan zehar jaisten egon ondoren, 1995an gertatu ziren Euskal Herrian azken urteotako jaiotze-kopuru txikienak. 25 urte lehenago jaio ziren haurren erdia jaio ziren orduan, gutxi gora behera. Hezkuntza-sistema osoak pairatu ditu beherakada horren ondorioak. Hortaz, nahiz unibertsitate-ikasketak hasten dituzten gazteen ehunekoak handituz joan diren, jaitsiera handia gertatu da unibertsitate-ikasleen kopuruetan.

guztia irakurri

Gaurko egun batez

atzera Uztaila aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Gorka Urbizu

Jarrera, nik uste, badela gauza garrantzitsua. Aktitudeak indartsuago egin dezake kanta popero bat; ze, gure kanten hezurdurak oso poperoak dira berez. Pop musika da, hiru minutuko kantak egiten ditugu normalean, estribilloa, estrofa... ez dago tranpa handirik.

guztia irakurri

Datuak

datuak

Donostiako Musika Hamabostaldiaren datuak (2005-2009)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan