Itxaro Borda, Idazlea.
Zulo bat uretan eta Antzararen bidea dira aurtengo uztatik gailentzen, Iñigo Aranbarrirenak apirilean zilarrezko Euskadi saria zeramala eta Jokin Muñoz-enak euskarazko literaturako Euskadi Saria azaroan. Gari Berasaluzek, Juanjo Olasagarrek, Jose Auxtin Arrietak, Edorta Jimenezek, Karlos Linazasorok eta Xabier Mendiguren Elizegik nobela bana plazaratu zuten. Lehen obrekin etorri ziren Garazi Goia, Irati Elorrieta, Hedoi Etxarte eta Iparraldean Mixel Tikoipe Maiatz-en, Hotz-bero ipuin bildumaz.
© 2009 ARGIA.com