Arg.: Zaldi Eroa
Idazlea
Gogoan zuen [P.Z.-k] eraikin xarmagarriari buruzko liburu bat enkargatu ziotela Arabako Aldunditik, liburua mimatu egin zuela eta halaxe argitaratu zela Pamielaren eskutik. Baina liburu hura apenas egon zen liburu-dendetako erakusleihoetan. Aldundian, kulturan EA zegoela argitaratu zen, baina berehala PP heldu zen, eta akabo liburua: bazirudien aurrekoak egindako guztia garbitu beharra zegoela, guztia katedrala salbu. (Argia, 08-03-09)
Arg.: Gaizka Iroz
Idazlea
Nire gurasoek gaztelaniaz hitz egin arren niretzat oso naturala da euskaraz idaztea. Nire irudimena hizkuntza ezberdinez elikatzen da, baina idazteko orduan, ez dakit zergatik, euskaraz ateratzen zait. Ez da nire ama hizkuntza, baina hala izan behar zuen. Euskaraz idaztea, nire ama hizkuntza izan behar zuen hizkuntzan idaztea da. Ez zait sekula burutik pasa gazteleraz idaztea, frantsesez idaztea pasa ez zaidan bezala. (El Diario Vasco, 08-10-08)
Arg.: Dani Blanco
Bazka.info literatur aldizkariko zuzendaria
Goncourt Sarian idazleak 50 euroko txekea jasotzen du. Nobelak hobesten dituen sari honek metafora maite du: irabazia, benetako saria liburuaren salmentan dago, sariak lantzamendua suposatzen duelako, aldez aurretiko publizitatea daukalako (...) Euskadi Sariak 18.000 euro idazlearentzat, liburuarentzat… Liburuak egin dezala betiko bide tristea, bera ere triste ‘Euskadi Saria’ dioen faja ipinita. Zenbat salduko du? Iritsiko da institutuetara? Ahituko ote da edizioa? Ez ote zaigu erdia eta gehiago almazenean higatuko? Itzulpena ordaindua du, ordea, Euskadi Sariak. Baina zertarako itzultzen gara/dugu, esate baterako, euskal ipuinaren antologia Renoko Unibertsitatean publikatzen baldin bada ingelesez, literatura zirkuituetatik kanpo, euskal ipuina fakultatean ikertzeko bitxikeria balitz moduan? Ez daukagu sarerik gure literatura munduan zabaltzeko. (Bazka, 08-01-21)
© 2009 ARGIA.com