Arg.: Dani Blanco
Bazka.info literatur aldizkariko zuzendaria
Goncourt Sarian idazleak 50 euroko txekea jasotzen du. Nobelak hobesten dituen sari honek metafora maite du: irabazia, benetako saria liburuaren salmentan dago, sariak lantzamendua suposatzen duelako, aldez aurretiko publizitatea daukalako (...) Euskadi Sariak 18.000 euro idazlearentzat, liburuarentzat… Liburuak egin dezala betiko bide tristea, bera ere triste ‘Euskadi Saria’ dioen faja ipinita. Zenbat salduko du? Iritsiko da institutuetara? Ahituko ote da edizioa? Ez ote zaigu erdia eta gehiago almazenean higatuko? Itzulpena ordaindua du, ordea, Euskadi Sariak. Baina zertarako itzultzen gara/dugu, esate baterako, euskal ipuinaren antologia Renoko Unibertsitatean publikatzen baldin bada ingelesez, literatura zirkuituetatik kanpo, euskal ipuina fakultatean ikertzeko bitxikeria balitz moduan? Ez daukagu sarerik gure literatura munduan zabaltzeko. (Bazka, 08-01-21)
© 2009 ARGIA.com