Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

ARGIA.com
Itzuli ARGIA.comra
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

IrakaskuntzaSailak



Aldaketarako bidean

Joxe Mari Auzmendi

Arg.: Alberto Elosegi / XDZ

Joxe Mari Auzmendi

Hik Hasi aldizkariko koordinatzailea

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bere proposamena aurkeztu zuen Sortzen-Ikasbatuaz, EHIGE, Ikastolen Konfederazioa, Kristau Eskolak eta Hik Hasiren babesarekin. Lan horren helburua, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzea da.

Tontxu Campos EAEko Hezkuntza sail­bu­ruak, hizkuntz ereduak gainditzeko mar­ko berrirako lege zirriborroak egin ditu. Nafarroako kontseilariak plazaratu due­nak, berriz, ingelesa eta gaztelania di­tuen eredua eskola guztietara zabaltzea eta euskara, gaztelania eta ingelesa dituena eskola batzuetara soilik mugatzea du helburu. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zu­beroako ikastolek akordioa lortu dute Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin. Eta, eskola elebidunetan, pixkanaka bada ere, ikasleen kopuruak handitzen jarraitzen du.
Euskal Curriculumak bere bidea darama. Hamasei urterekin ezagutu beharreko gutxienekoak finkatu egin dira, jada. Helburu horiek lortzeko, ikasturteka zer ikasi finkatu beharra dagoela agertu zen Donostiako aurkezpenean.

Prestakuntza da kezka handia sortzen duen beste gaia. Konrado Mugertza Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariak urte batzuk barru irakasleen falta egongo dela aurreikusten du. Behar horri erantzuteko, premien azterketa sakona egitea eta neurriak hartzea beharrezkoa dela dio.

Irakasle Eskolen programazioa, bere aldetik, berritze fasean aurkitzen da. Une egokia izan liteke Eskola Proiektuak ongi zehaztuz euskalduntzeari, curriculum berriari, eredu pedagogikoari, antolaketari… bueltak eman eta etorkizunerako euskaldun eleaniztunak eta kulturanitzak ongi prestatzen asmatzeko. Batzuk eredu onak sortzen ari dira, ea besteentzat ispilu egokiak gerta daitezkeen.
Berrikuntzan, sortu berria da Heziberri, hezkuntza birpentsatzeko proiektua, eta sortzeko bidean doa Euskal Unibertsitatea. Edukiak baino konpetentziak nagusitzen ari diren garaian, berrikuntza pedagogikorako elkarteak eta erakundeak buru-belarri ari dira mintegiak, ikastaroak, biltzarrak, blogak… antolatzen.

Era berean, sortzeko bidea aukeratu du Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, datorren ekainetik aurrera ikastola guztiak jasoko dituen Kooperatiba Europarra izatea espero baitu.

Indarrean darraite hezkuntza elkarteek antolatutako festa egunek. Lurralde edota sare desberdinekoek eskolan, herrian edo Euskal Herri mailan antolatuz eta herritar ugarik parte hartuz. Aipatzeko, Ikasle Abertzaleak bere 20. urtemuga ospatzeko antolatutakoa. 20 urte hezkuntzan, zenbat, eta zein gutxi!

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan