Aldaketa garrantzitsu bi izan dira irakaskuntza arloko erakundeen zuzendaritzatan: batetik Seaskak lehendakari berria izendatu du, Paxkal Indo (eta zuzendari berria, Hur Gorostiaga), eta bestetik, Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria hautatu du, Izaskun Arratibel. Aldaketa baita ere Frantziako Gobernuaren jarreran?: Paueko akademia ikuskaria lehen aldiz izan da Herri Urratsen. Eta garai berrietara aldaketa ikasgeletan: ordenagailuak denontzat Ikasys programaren eskutik.
© 2009 ARGIA.com