Arg.: Argazki Press
HUHEZIko irakaslea
Horrela deitzen die Will Richardson pedagogoak gaur egungo ikasleei, natibo digitalak, gu baino trebatuago baitaude teknologia berriak erabiltzen, haiekin batera hazi direlako. (...) Gehienek erabiltzen dute bat-bateko mezularitza, fotolog bat dute, eta, askok, eremu bat MySpace gunean. (...) Adituek diote gazte horiek beste modu batean pentsatzen dutela, garatu baitituzte buru hipertestualak, salto egiten baitute informazio batetik bestera, beren egitura kognitiboak paraleloak bailiran, ez sekuentzialak. Ondorioa: gazte horiei ezin diegu irakatsi modu linealean, azken ehunka urteetan irakatsi den moduan. (Gizakom, 08-06-24)
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakaria
Curriculumak ez dira proiektu estatikoak. Justu alderantziz, guztiz dinamikoak dira. Unean uneko hiritarrak, kasu honetan ikasleak, unean uneko gizartearen baldintzei aurre egin behar die. (...) Horrekin batera esan izan dugu baita ere XXI. mendeko Euskal Herriak iraungo badu, mundu modernoan eguneratuta dauden herri emantzipatuekin homologatu beharra daukala. Homologatzeak, eskolaren arloan eskatzen du, curriculum propioa. Eta curriculum horrek adostua izan behar du, konpromiso sozial zabala lortu behar du, behintzat oinarrizkoa eta komuna den horretan. Gero bakoitzak eskola ereduaren arabera, eta balizko beste ezaugarri propioen arabera, egokitzapenak egingo baditu ere. (Gara, 08-01-25)
EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko irakaslea
Informatikodun gizarte batek dituen joko/jolasak ere informatikodunak dira. Gure antzinako gizartea gorputzaren sasoian zegoen oinarrituta eta zituzten joko/jolasak ere gorputzaren sasoian zeuden oinarrituta. Baserri bat aurrera ateratzeko jakin behar zen lurra goldatzen, behiak jaisten, gauzak gorputzarekin mugitzen ziren azken finean eta elbarri batek ez zuen baserria aurrera eramateko aukerarik. Hortxe ikusten da zer nolako garrantzia duen haurrek txikitatik ulertzea zein den gorputzaren balioa. Gaur egun inportanteena ez da 100 metro 10 segundotan egitea, baizik eta zuk informatika menperatzea, eta horren arabera zure lanbidea topatuko duzu, ez gehiago edo gutxiago korritzen duzulako. (Euskonews & Media, 08-11-21)
Idazlea
Euskarazko hedabideendako diru-laguntza deialdia plazaratu gabe dago, eta Nafarroako Gobernutik urtea bukatu baino lehen kaleratuko dutela esaten dute, (...) Ikastolek, antza, ez dute jaitsierarik sumatuko. Horrela, mingarria egin zitzaien batzuri Perez-Nievasek hartu zuen protagonismoa Nafarroa Oinezen. Bestalde, Altsasun Txioka haur ikastola mustu zuten, eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk hitzaldian ikastolen izaera nazionala eta publikoa nabarmendu zuen. Sentsazioa daukat Nafarroa Oinezen festa alderdia gailendu zaiola aspaldi aldarrikapenari, eta gaindimentsionatu egin dela aurten agintari politiko zenbaitek euskalgintzari eman dioten babesa. (Berria, 08-10-28)
© 2009 ARGIA.com