Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Daniel Landart

Idazlea

"Talde amateurrek segi behar dute, baina profesionalizazioa beharrezkoa zen. Gure teatroa beste herrialdetakoaren parekoa izatea nahi badugu ezinbestean behar ditugu profesionalak. Euskal Teatroa gorputz bakarra da, baina bi adar ditu, plazerez denbora-pasa ari direnena, eta hortik bizi ahal izateko borrokan dabiltzanena. Beste herrialdetan hala bada, zergatik izanen da gurean bestela? Ez da ahantzi behar, alta, herri ttipi-ttipiñoa garela, eta 10 emanaldirekin Euskal Herri guziak ikusia duela obra bat. Gero, ez gaitezen engaina, gure muga famatuaren arazoa beti hor da. Profesionalek, keinuaren eta interpretazioaren bidez errazago gainditzen ahal dute, baina izigarriko kezka da enetzat lehenago Hegoaldeko antzerkia ikustera joaten zen Iparraldeko jendeak jada indar hori egiten ez duela ikustea. Gazteek badute mugimendu bat, baina handiagoa izan behar luke oraindik”.

2.279 zenbakia, 11-06-05

"Instituzioek eta anitz jendek beldurra diote euskarari"

Nahia Eguskizaga Bilbao

Haur Hezkuntzako irakaslea

"Hezkidetza irakasle askok entzuna izango duten gaia da. (...) Baina orokorrean beste helburu batzuk lehenesten dira eta hezkidetzari ez zaio behar besteko garrantzia ematen. Ez ditut irakasleak berdintasunarekiko oso kontzientziatuak ikusi, badirudi aspaldi lortu zen erronka zela eta dagoeneko oso ondo bizi garela. Are gehiago, askotan entzun ditut ‘mutil-mutila da’, ‘neskak sorginagoak dira’ eta halako komentarioak”.

2.299 zenbakia, 11-11-20

Betaurreko moreak Zaldupe eskolan

Daniel Gabarró

Pedagogoa eta gorputz hezkuntzako irakaslea

"Ikusten hain errazak ez diren biolentziek kezkatzen naute. Adibidez, eskolan dira haurrak uniformearekin, neskak tolesturadun gonekin, mutilak tergalezko galtza oso politekin. Hor ez dago biolentziarik, ezta? Azter dezagun: atera da haurra jolastokira eta zuhaitzera igo da, zer gertatzen da batek gonatxoa badarama eta besteak galtzak? Bati kuleroak ikusten zaizkio eta besteari ez. Beraz, neskari esango diogu: ‘Ez igo, egon geldirik!’”.

2.299 zenbakia, 11-11-20

Betaurreko moreak Zaldupe eskolan

Zoé Bray

Margolaria

"XV. mendean hasi eta XIX. mendera arteko margo ala zizel lanei begiratzetik ez naiz asetzen. (...) Ikaragarri maite ditut Joaquin Sorolla eta Antonio Ortiz de Echague. Nire interesetatik hurbil dagoen modu etnografikoan margotzen dute. Kathe Kollwitz alemaniarrak asko inspiratzen nau. Bere lanak duen sentsibilitateaz eta indarraz gain artista konprometitua zelako. Gaurko margolari errealistak aldiz, gutxiago interesatzen zaizkit. Iruditzen zait askotan kolore artifizialak erabiltzen dituztela, teknizitate gehiegi daukatela eta emozio eskasia. Arte garaikidean hurbilago zaizkit instalazioak, argazkigintza, bideoak edota pintura abstraktua eta zizelkaritza. Haietan sentitzen dut birtuositate teknikoa, irudiaren indarra eta istorio bat kontatzeko gaitasuna”.

2.297 zenbakia, 11-11-06

"Bizitza margotzeko lohitu egin behar duzu"

Mursego

Musikaria

"Ez nago SGAEn erregistratuta ez dudalako erakunde horretan sinisten, Sinde legea izugarrizko akatsa iruditzen zait. (...) Nori egin dio kalte Internetek? Uste duzu U2k zenbat diru galtzen duen inporta zaidala? Badakizu hala ere zenbat irabazten duten? Ez dugu sinistuko multinazionalak miseria gorrian daudenik, ezta?”.

2.292 zenbakia, 11-10-02

"Ez nago SGAEn erregistratuta"

Argitxu Camus

Historialaria

"Xiberoa erromantizatua da, bai. Gaur egun Euskal Herriko gehiengoa osatzen duen hiritarrarentzat Xiberoa erakargarria da: berde-berdea da, mendi eta herrixkekin, laborantzaz bizi den jendea bada, Euskal Herriaren periferian kokatua da, ongi ezagutzen ez den –eta ondorioz ulertzeko zaila den– euskalki bat mintzatzen da. Ondorioz, asteburu pasa jiten den hiritar honek mendian itzuli bat egiten du eta instituzionalizatuak izan diren bi manifestaldi kultural handien kari Xiberora hurbiltzen da (pastorala eta maskarada). Baina xiberotarrek berek badute zerikusi handia erromantizismo horretan. Kantuen gaiek Xiberoa goraipatzen dute eta galdu nahi ez den bizimodu bat garatzen dute, doinuak ere malenkoniatsuak direlarik. Berriki sortu diren kantu anitzek ere irudi hori garatzen dute. Pastoraletara Xiberotik kanpoko jendea hurbilduko dela espero da eta azken urte hauetan gertatu izan da maskaradaren ematea hegoaldean ere. Xiberotarrek irudi erromantiko hori erabiltzen dute haien alde”.

2.278 zenbakia, 11-05-29

"Immigrantearen sindromeak gainditu ninduen"

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan