Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Marino Goñi

Musika editorea

"Krisiak ondorio garrantzitsuak ekarriko ditu. Krisi hau oso gogorra da eta gazteen musikan mugimendu ikaragarria ekarriko du. Ez dakit rap, reggaeton edo zer izango den, baina ziur oso errebindikatiboa izango dela. Mugimendu indartsuak oharkabean etortzen dira, inork espero ez dituenean”.

2.286 zenbakia, 11-07-24

"Mugimendu ikaragarria ekarriko du krisiak gazteen musikan"

jon Benito

Idazlea

"Ez dakit ez garen, oro har, ‘belaunukaldia’ izango: eskubide eta oparotasun garaian jaio eta porrot egin zutenena. Iruditzen zait, ikasketa aldetik belaunaldirik prestatuena izan eta jakintza aldetik formatuak egon arren, asko galduta egon garela gutaz espero zenaren eta eman genezakeenaren arteko amildegian. Esaterako, politikoki oso belaunaldi anfibioa gara: tradizio batetik gatoz, mezu, ideologia eta iruditeria historiko baten jarraipena txertatu digute, baina aldi berean balore horien aldaketa bizitzen ari gara eta ez dakigu bateko edo besteko garen edo izan nahi dugun. Balore aldaketa horrek eragina dauka egungo kultur panoraman ere. Ez da kasualitatea Errautsak antzerki-obran behin eta berriz zauri horretan hatza sartzen aritzea, adibidez. Politikoki, gauza bera. Kultura militantearen heriotzaz mintzo gara, baina ez al dago zuzenki lotua ahalegin bat egitearen, saiatzearen eta sakrifizioaren kulturaren gainbeherarekin? Gure belaunaldia da trantsizio hori ondoen ordezkatzen duena”.

2.271 zenbakia, 11-04-03

"Mapa eta iparrorratza mahai gainean dauzkat"

Oier Araolaza

Dantzari eta antropologoa

"Txapelketa antolatzen dugun momentuan onartzen dugu egin daitekeela sailkapen bat. Badaudela hobeak eta okerragoak. Eta bestetik, behin txapelketa martxan jartzen denean, eredu hori zein den edo zeintzuk diren oso garbi adierazten du txapelketak. Eta eredu horiek zehaztearekin batera, aldi berean hedatzen ditu automatikoki. Alde horretatik, aniztasunaren kontrako mekanismo oso indartsua da txapelketa. Horregatik iruditzen zait kaltegarria dela momentu eta sistema askotan”.

Larrun, 151. zenbakia

Sistema legitimatzen duen joko absurdoa?

Fredi Paia

Bertsolari eta etnografoa

"Bi bide bakarrik daude: edo txapelketa edo autogestioa. Baina gaur Elkarteak txapelketa bat antolatzen badu, ez dago Euskal Herrian bertsoarekin lotutako beste ezer horren itzalaren laurdena duen alternatiba bat eraiki dezakeenik, baliabideak banatzeko moduaren ondorioz. Eta gainera autogestioari zer diskurtso egiten zaio? Jasotzen den mezua mespretxua eta egurra dira”.

Larrun, 151. zenbakia

Sistema legitimatzen duen joko absurdoa?

Ion Ansa

Epaile eta gai jartzailea

"Sistema ideia batean oinarritzen da: ona eta txarraren arteko banaketan. Ez bertso ona eta txarra, baizik bertsolari ona eta bertsolari txarra. Txapelketaren funtzioa zein den? Sistema elikatu eta indartu egiten du eta sistemaren legitimitatea bermatzen du. (...) Sistema onenen eta gutxiengo baten inguruan oinarritzen da. Sistema aldatuko balitz, ez genuke hortik kanpo ezer sortzen aritu beharko. Elkartetik kanpo ari dira gauzak sortzen, eta gero eta gehiago sortuko dira”.

Larrun, 151. zenbakia

Sistema legitimatzen duen joko absurdoa?

Pilar Lopez

Antzerkigilea

"Oraintxe, egiten dugun galdera da: ‘Nola aitzinatu indarrean dugun antzerki eredua krisi garai honetan, nola estutu ikuslearekiko harremana, entitate publikoen eta pribatuen arteko elkarlanaz?’, ez baikara antagonista, bata bestearen osagarri baizik. Horixe dugu erronka, gizarte zibilaren eta erakundeen arteko elkarlana josteko tresnak asmatzea. Hitzarmen eta akordioak egingo ez balira, Udala [Gasteizeko kasuaz ari da] izango litzateke nagusi, eta haren morroi beste guztiok, hark ordaindu eta guk lana egin, ez litzateke besterik izango. Hori ez da bidea, gure ustez. Gizarte zibilak asmatu duena gizarte zibilaren eskuetan iraun behar du; Udalak egitura piramidala du eta ezin du leku guztietara heldu, eta ez du heldu behar ere, gizarte zibilaren proiektuak zaindu eta lagundu behar ditu, hiritarrei eskaini behar zaizkien zerbitzuak eskain daitezen, beraren tresnen bidez, edo bestelakoen bitartez, baina gizarte zibilaren lanari uko egin gabe betiere”.

2.270 zenbakia, 11-03-27

"Gizarte zibilak asmatu duenak gizarte zibilaren eskuetan iraun behar du"

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan