Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Iñaki Soto

‘Gara’ egunkariko zuzendaria

"Guk kazetaritza eredu bat defendatzen dugu, eta bai, kazetaritza guztia politikoa da. Horrekin batera, argi daukagu gure eredua independentea dela, gure editoriala politikoa izanagatik ez dela partidarioa”.

2.285 zenbakia, 11-07-17

"Kazetaritza guztia politikoa da"

Miren Jaio

Arte kritikaria

"Arte garaikidearen museo bat artelanen bitartez orainaren, iraganaren eta etorkizunaren irakurketa historikoa egiten duen instituzioa da. Eta irakurketa historikoa baldin bada, derrigorrez kritikoa izan behar du. Zerk ematen dio kritikotasuna arte garaikidearen museo bati?... Alde batetik argi dago bildutako artelanek sortzen duten irakurketa direla kritikotasun horren erantzule. Baina ez eurak bakarrik ze, nahitaez kritikoak dira arte politikoz beteta dauden museoak? Ez, derrigorrez. Museoak ez dira edukiontzi hutsak, kritikotasuna erakutsi behar dute, ez bakarrik edukietan –bildutako artelanetan, alegia–, egiteko moduetan ere bai, dela kanpokoari begira, dela barrukoari begira… Museoak kritikoa izan behar duela esaten ari naiz, are gehiago zentzu historikoaren galeraz hitz egiten den momentu honetan. Dena den, museoa ez da arte munduan dagoen arte instituzio bakarra”.

2.276 zenbakia, 11-05-15

"Museotik kanpo ere badago artea"

Bea Sallaberry

AEK-ko irakaslea

"Hiriguneetan, erdialdean gutxiago, baina Baiona batean posible da bizitzea euskararekin sekula kontakturik izan gabe. Euskararen presentzia karrikan biziki txikia da. Noiz ikusten du euskara baionesak? Ez bada honat etortzen dela bazkaltzera [Kalostropean gaude, AEKren egoitzako tabernan](...) Beharbada denak ez dira euskararen traumatikoak (etxean euskara jaso ez dutenak), baina erraten dizute ez dela egokia euskaraz egitea edo konplikatua dela... Eta gu hasten gara argumentatzen luze eta zabal, onurak, elebitasuna... Anitzetan deusetarako ez, zeren eta pasatzen dugu denbora eta holako jendeak ez du iritziz aldatzen. Jendea etortzen bazaizu galderekin, kuriositate pixka batekin, ongi da, baina batzuetan behar da jendea inarrosi”.

2.284 zenbakia, 11-07-10

"Baionan posible da bizitzea euskararekin kontakturik izan gabe"

Galder Izagirre

Berri Txarrak taldeko kidea

"Hasi ginenean ikusi genuen amankomunean geneuzkan gauza batzuk zirela egurra eta pop-a eta interesgarria izango zela bietan sakontzea. Askotan pertsonek eta taldeek aurre egin behar diote euren iluntasunari, baina kasu honetan gure argitasunari egin diogu aurre. Onartu behar izan dugu gugan zegoen melodia eta pop kutsu hori, atea ireki eta esan diogu ‘sartu’. Beti eduki dugu ‘ei, gu talde kañeroa gara’ esateko joera, baina argitasuna, melodia, hori ere gugan dago, egurra emateko gogoarekin batera”.

2.300 zenbakia, 11-11-27

"Hozka egiten jarraitu nahi dugu"

Itziar Mendizabal

Dantzaria

"Munduko onenetakoa ez dakit naizen, baina errekonozimendu falta [Euskal Herrian] ez dizut ukatuko (...) Suitza, Alemania, Ingalaterra eta beste toki askotan gauzak ez dira berdin, Royal Balleteko lehen bakarlaria zarela esatean aho zabalik geratzen dira! (...) Gure karrera ez da erraza eta badaude momentu latzak, baina zenbat jendek esan dezake gaur egun, gehien maite duena egitetik bizi dela? Gaztetasuna gurtzen duen erlijio moderno paganoari gutxi inporta bazaio ere”.

2.279 zenbakia, 11-06-05

“Errekonozimendu falta ez dizut ukatuko”

Zelai Nikolas

Legelaria

"Hainbat gako dago gure ustez, baina den-denak nagusi den batean biltzen dira: politikarien euskararekiko konpromiso eta lidergo argia behar da. Eta horrekin batera, langile euskaltzaleen konpromisoa. Hori gabe nekez lortuko dugu administrazio jarduera euskalduntzea eta administrazioarekiko euskarazko harremanak normaltzea. Politikarien euskararekiko konpromiso horrek adierazpen ugari izan dezake eta maila ezberdinetakoa izan daiteke, baina hartzen den konpromiso mailak euskararen erabilera areagotzeko balio behar du. Hor jarri beharko genuke neurria”.

2.278 zenbakia, 11-05-29
 

"Politikarien euskararekiko lidergo argia behar da"

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan