Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Mikel Iturria

Blogaria

"Gure txikitasunean euskara Interneteko lehen 50 hizkuntzen artean dago. Gauzak egin dira, baina hobeto aritu beharko dugu etorkizun hurbilean. (...) Elkarri mokoka ibili beharrean elkarrekin aritzeko erreminta aparta da sarea. Gai izango ote gara? Horrela atera gaitezke bizirik ataka honetatik, baina euskaldunok zomorro fama handia dugu”.

2.289 zenbakia, 11-09-11

"Sare sozialetan gabiltzanok denbora gehiagoz elkartzen gara bizitza fisikoan"

Josean Bengoetxea

Aktorea

"Ez da erraza, baina niri asko gustatzen zaizkit horrelako istorioak, umorea dramarekin edo tragediarekin nahasten denean. Askotan muga non dagoen ez dakizu eta hori ere probokazioa da. Probokazioa da jendea nahi duzun bidetik eramatea: etor zaitez nirekin, orain barrez ari zara, baina segi nirekin eta bizitzaren beste aldea erakutsiko dizut… Teknikoki bere zailtasunak ditu eta horrek ere asko erakartzen nau. Zuzendariak bideratu egiten zaitu, zuzen joateko oharrak ematen dizkizu, baina autoa zerorrek daramazu. Urteberri on, amona! filmean hustu egin gara, lan talde guztia, eta egun batzuk behar ditugu egin duguna baloratzeko, baina oso-oso intentsua izan da eta ez daukat zalantzarik zeresana emango duen pelikula izango dela”.
 

2.275 zenbakia, 11-05-08

"Probokazioa da jendea nahi duzun bidetik eramatea"

Laida Azkona

Dantzaria

"Egia da sasoian egon behar duzula eta hala ez bada ez zarela ongi sentitzen. Baina guk ez dugu soilik nahi jauzi handiagoak egin edo azkarrago dantzatu. Hori izango litzateke dantzari tradizionalaren jokaera. Koreografo batek zure gorputza erabiltzen duenean bere ideia formulatzeko makina zara. Duela 30 bat urte, aldiz, dantza garaikidea beste modu batez hasi zen gorputza begiratzen. Dantzaria, beste guztiaren gainetik, pertsona da. Ezagupen teknikoak eta trebeziak ditu, baina aldi berean, bere banakotasuna oso garrantzitsua da. Eta harago joanda, dantzaria sortzailea ere bada askotan, ez makina bat soilik. (...) Arte garaikidea ez zaiola inori gustatzen mitoa da. Bada jende oso irekia eta hemen, adibidez, aretoak beteta ikusten dira askotan. Gertatzen dena da jende gaztea ez dela gehiegi mugitzen. Ez dute 10 euro sarrera ordaintzeko, baina bai 50 ostiralean ateratzeko, oro har”.

2.297 zenbakia, 11-11-06

"Dantzaria sortzailea ere bada askotan, ez makina bat soilik"

Mattin Irigoien

Antzerkigilea

"Nik antzerkia plazan ikusten dut, bizi-bizi eta jendearekin puching ball-ean. Hilzorian delako hizkuntza honen komunikazio funtzioa agian, are gehiago, bizi mugimenduari txertaturik ikusten dut gure antzerkiaren funtzioa. (...) Gutxiengoan gara euskaldunak, eta hori onartuz geroz, bizitzea balio duten anitz esperientzia izateko bidea ematen du. Hau ez da drama, bizi behar den zerbait baizik. Hil artean, bizi. (...) Denboran, apezek gazteria kontrolatzeko tresna gisa baliatu dute asko antzerkia [Ipar Euskal Herrian], abertzaleek gero, beren ideien hedatzeko... Gaur, ni bezalako sinesgabe ez-lerrokatu batzuek egiten dugu, nehork ez daki zendako”.

2.277 zenbakia, 11-05-22

“Antzerkia plazan ikusten dut, bizi-bizi eta jendearekin ‘puching ball’-ean”

Mariano Ferrer

Kazetaria

"Medioak, gizarteari injustizien aurrean bere burua defendatzeko tresnak eman beharrean, korporazio teknopolitikoekonomiko bihurtu dira. Nola defendatuko gaituzte sistemaren atzaparretatik sistemaren parte badira? (...) Kazetariak kazetaritzaren duintasunaren zentzua galdu du. Egun, inor ez da erredakzio kontseiluaz mintzo, administrazio kontseiluaz baizik. (...) Prekarietateak ofizioaren deskualifikazioa dakar. Soldata irabaziz gizartea zerbitzetik bere lana enpresa bati saltzen dion elementua izatera pasa da kazetaria. (...) Adierazpenez jositako egunkariak dauzkagu. Gertaera bera baino garrantzitsuago bihurtu dira gertaeraren inguruko erreakzioak. Zergatik ez dira gertaerak ikertzen? Noiz ohartuko gara ia eguneroko titular nagusia politikari baten adierazpena dela?”.

 2.294 zenbakia, 11-10-16

"Egun inor ez da erredakzio kontseiluaz mintzo, administrazio kontseiluaz baizik"

Amaia Lasa

Idazlea

"Despektiboki ulertu izan da beti [literatura intimioa]. Bakoitzak barruak agintzen diona egin behar luke: batzuetan bere buruaz hitz egingo du idazleak, besteetan gizarteaz gehiago... Eta kanporako edo barrurako joera hori ez da inoiz kasualitatea izaten, zerbaiten ondorio da, baina horrek ez du literaturaren kalitatearekin zerikusirik. Gizon askok ohitura handia daukate munduaz hitz egiteko, baina galdu egiten dira barne gaietan, askok beren buruengandik ihesi idazten baitute. Askori ez diete beren barruak arakatzen irakatsi, beren ahuluneekin adiskidetzen irakatsi... Eta guri sarri alderantziz gertatzen zaigu. Argi dago eman diguten heziketa sexistak denoi kalte egin digula, bai batzuk eta bai besteok gure mitoen esklabu gara. Haien morrontzan bizi gara. Kateatuta gaude gure mito propioetan”.

2.264 zenbakia, 11-02-13

"Libertatea oso ederra da, baina oso gogorra"

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan