Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Sarrera orokorra

Urtekari hau itxi beharreko egunetan Egunkaria auziko bost auzipetuek Espainiako Auzitegi Nazionalaren aulkietan eserita jarraitzen zuten oraindik. Euskal kultura eta izaeraren aurkako mespretxu keinu zitala izan zen Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera. Haren zuzendaritzako kideak ETAko kide izatearen akusaziopean epaituak ikustea mespretxu haren segida da. Euskal gizartearen gehiengoak elkartasun sendoa erakutsi die auzipetuei; euskal Herrian gaur egun ezerk gutxik lortzen du halako elkartasun mailarik. Eta hara hor, gizarte hori ordezkatzen duen gobernua mutu. Ramon Etxezarreta sailburuordearen zalantza eta zeharkako salaketak nekez estal dezake Lopez lehendakariaren isiltasuna.

guztia irakurri

Analisiak

Idazleak eragile

Iratxe Retolaza

Aurtengo gertakari literarioei begiratu (helduen literaturari erreparatu), eta agerpen errepikakor batek eman dit arreta: askotxo izan dira bigarren liburua argitaratu duten euskal idazleak. Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Xabi Borda, Hedoi Etxarte, Irati Jimenez, Beñat Sarasola. Lehen argitalpenetik bigarren argitalpenera, idazle hauetariko gehienek bere posizio hartze hori sendotu dute, sortzaile ez ezik, eragile modura ere aritu izan direlako. Zenbaitzuek Irakurle Klubetan parte hartu dute, gidari zein hizlari; edo Sautrela saioan parte hartu dute irakurgaiak proposatuz;  edo zutabegintzan aritu dira; edo baita kritikagintzan ere… Bitartekari eta eragile aritu dira. Bigarren argitalpen horrek, beraz, eragiletzaren bitartez eskuraturiko posizio hartze hori sendotu du.

guztia irakurri

Gaurko egun batez

17 film, Zinemaldiko Kutxa-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko lehian

atzera Ekaina aurrera
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     

Gotzon Barandiaran

Euskarazko idazle batek jaso dezakeen saririk handiena Espainiako Literatur Sari Nazionala izatea oso tristea iruditzen zait. Alde batetik, nik ez dudalako nire burua espainoltzat eta, beste alde batetik, badakidalako sari horrek ez daukala literaturarekin zerikusirik.

guztia irakurri

Datuak

datuak

Diskoen ekoizpena eta salmenta Hego Euskal Herrian

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan