Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa
  • Hasiera >
  • elkarrizketa eta erreportaje idatziak

elkarrizketa eta erreportaje idatziak

  • Nabulusen, martiri izateko jaio zen (Erreportajea-2092.alea-2007-06-10)
  • " Ez da berdina Dublinen jaio, Bogotan, edo Malin. Edo jaio bestela Palestinako Nabulusen, ausartzen bazara. Nabulusen erori dena mundura, mutikoa bada, hiltzera kondenatua dago. “Denak gaude hiltzera kondenatuak”, esango didazu. Baina erantzungo dizut ez dela berdina Malin hil, Bogotan hil, edo hil Dublinen. Eta Nabulusen, tiroz eta misilez hiltzen dituztela hogei urteko mutikoak gauero (...)."
  • Mahmoud Amine Labada eta Raiqa M’Hamed Eshaieb, martiriaren aita eta ama: “Inork ez du ezer sentitzen gugatik” (Elkarrizketa-2092.alea-2007-06-10)
  • " Aminen aita eta ama Nabuluseko alde zaharrean bizi dira, martirien plazan. Sei seme alaba hazi dituzte, lau mutiko eta bi neska, eta orain bost baino ez zaizkie gelditzen (...)"
  • Boluntario amerikar bat eta hiru lan egun dituen palestinarra:"Ez begiratu nortasunari, lagundu edonori" (Elkarrizketa-2092.alea-2007-06-10)
  • " William Chapple eta Adnan Al-Sousou boluntarioei elkarrizketa. Bata amerikarra da eta bestea Gazan jaiotakoa, baina biak gauean anbulantzian aritzen dira."
  • Olibondoen Menditik Palestina ikusten da (Erreportajea-2092.alea-2007-06-10)
  • " Olibondoen Mendian, mendia, bakarrik, eta letra txikiz idatzia geldituko da. Ez da olibondo berririk hazten harrien artean. Eta zaharrak, hiru mila zirkuluko jakintzaren bidea egina zutenak enborretan, ingelesek ebaki eta eraman zituzten lehen mundu gerla eta gero (...)"
  • Ali Abu el-Hawa – Olibondoen Mendiko Moqtadra:"Naziek juduak baino okerrago tratatzen gaituzte juduek gu" (Elkarrizketa-2092.alea-2007-06-10)
  • " Ali Abu el-Hawa 1938ko apirilaren 24an jaio zen, Olibondoen Mendian. Abu el-Hawa familia Olibondoen Mendiko familiarik handiena da, eta senide guztiak elkartuta Ali aukeratu zuten Moqtadr izateko, musulmanentzat herriko gidari. Behin izendatuta, hil arte izaten da pertsona bat Moqtadr. Olibondoen mendian lau Moqtadr daude, eta lau horietan handiena da Ali (...)"
  • Azzam Al-Ahmed:"Okupaziopean segi baino hobe dugu zerotik hastea" (Elkarrizketa-2093.alea-2007-06-17)
  • " Azzam Al-Ahmed Romane herrixkan jaio zen (Jenin), eta gogoan du hango olibondo bakoitza, hango meskita atzea, eta jolaserako erabiltzen zuten lur puska oro. Herritik alde egin beharrean izan zen, eta Jordanian bizi izan zen OLP (Palestinako Askatasunarentzako Erakundea) sortu eta Palestinara itzuli arte. Sei ministeriotatik pasa ondoren, lehen ministro-orde da Al Fata eta Hamasen arteko koalizioko gobernu berrian (...)"
  • Gaza alerta gorrian (Erreportajea-2093.alea-2007-06-17)
  • " Hamar milatik gora kontatzen dira preso palestinarrak. Eta hamar milatik gora izan daitezke hamar mila eta bost, hamabost mila, edo milioi bat eta bostehun mila; Gazako biztanleria osoa. Ez da berrogei kilometro luze, eta ez da zazpi kilometro zabal. Lur luze fina dela esan daiteke. Baina fina baino egokiago dator estua. Bizitza halakoa baita, estua. Luzea ez da beti izaten. Nahiz eta kondena laburrik ez den existitzen (...)"
  • Balata: lur bat itxaroari (Erreportajea-2094. zenbakia-2007-06-24)
  • " Palestina marrazteko galdetu zioten neska txiki bati, eta kartografoaren mapek edo poetaren poemek baino askoz ere irudi zehatzagoa eta politagoa sortu zuen: lurrezko ontzitxo bat bi olibondo adar ernetzen zitzaizkiola barrutik. Baina neska txikia joan zenean, ontzia paperetik behera amildu zen, eta milaka zati egin zen lurrean (...)"
  • Errefuxiatuak zenbakitan (Erreportajea-2094. zenbakia-2007-06-24)
  • " 3: munduko hiru errefuxiatutik bat palestinarra da. / 6-7: ez dago datu zehatzik, baina sei eta zazpi milioi bitartean kontatzen dira errefuxiatu palestinarrak. Guztira hamaika bat milioi dira palestinarrak (...)"
  • Begi urdinak (Erreportajea-2094. zenbakia-2007-06-24)
  • " Amona: Hondarrezko ordulari batean isurtzen zen denbora, eta amonak paper batean markatzen zuen ordulariari zenbat buelta ematen zizkion egunean. “Denbora eskutik helduta eraman behar da aurrera, bestela, inor begira ez dagoen batean, atzeraka hasiko da” (...)"
  • Bi lider politiko presoren emazteak: "Presoen gaia lurrarena bezain garrantzitsua da" (Elkarrizketa-2094. zenbakia-2007-06-24)
  • " Fadwa Barghoutiri eta Abla Saadati elkarrizketak, Al Fatako burukide Marwan Barghouti eta FPLPko buru Ahmad Saadaten emazteak, hurrenez hurren."
  • Muhammed Jaradat: "Noiz ez dakit, baina itzuliko dira" (Elkarrizketa-2094. zenbakia-2007-06-24)
  • " Muhammed Jaradat Hebronen ondoko Sail herrixkan jaio zen. Ez da inoiz errefuxiatua izan, baina osabak eta lehengusuak torturatuak ikusi zituen, atxilotuak, eta gau erdian etxera sartu eta bere etxea txikitzen. Berak ere erresistentzian parte hartu zuen, eta hiru egonaldi eginak ditu israeldar kartzeletan. Aspaldion errefuxiatuen aldeko lanera zuzendu da, eta BADIL palestinar errefuxiatuak koordinatzen dituen antolakundeko buru da (...)"
  • Palestinako bertsolariak: Haddayeh, poeta herrikoiak (Erreportajea-2095. zenbakia-2007-07-01)
  • " Konfuzio Txinako filosofo handiak esana utzi zuen, “herri bateko kultura ezagutu nahi baduzu, lehenik eta behin, herri horretako ahozko tradizioa, edo poesia herrikoia, ezagutu beharra daukazu”. Alegia, eta interpretazio interesatu bat eginez, pentsa daitekeela, kultura bat bizi den lekuan –eta kultura bat dagoen lekuan herri bat dago–, badela bertsolari bat. Esan nahi da, herri orok baduela bere bertsolaria, eta ez Euskal Herriak bakarrik (...)"
  • Shaban Muthana, bertsolaria: "Esanahiak, errimak eta ahotsak dute garrantzia" (Elkarrizketa-2095. zenbakia-2007-07-01)
  • " Shaban Muthana Jenineko poeta herrikoia da, afizioz eta ofizioz inprobisatzailea. "Ez naiz ni onena" umiltzen du ahotsa, baina "bai" aitortu du apal, 1996an jokatu zen Palestinako poeta herrikoien txapelketa, berak irabazi zuela (...)"
  • Bassam Salhi, koalizio gobernuko Kultura ministro-ohia: "Nire lana ez da kultura ideologikoa sustatzea" (Elkarrizketa-2095. zenbakia-2007-07-01)
  • " Elot herrixkakoa da, 1948an Israelek okupatu zuen azken hiri palestinarrekoa. NBEn banaketa lerroaren arabera, Palestinako estatuaren barruan gelditu zen, baina israeldarrek okupatu egin zuten, konfiskatu, eta orain Tel Aviveko Ben Gourion aireportua eraikia dute Salhiren arbasoen lurretan. Ondorioz, Bassam, Alamari errefuxiatu kanpamentuan jaio zen, Ramala ondoan. Lehen aldiz hamahiru urte zituenean atxilotu zuten, Israeleko soldaduen kontra harriak botatzen ari zelako. Gero soziologia Politikoa ikasi zuen, eta Alderdi Komunistakoa da. Mahmoud Abbasek desegin berri duen koalizio gobernuan, Kultura ministroa zen (...)"
  • Judu herriaren mitoa noiz eta nola asmatu zen (Erreportajea-2.150 zenbakia-2008-09-14)
  • " Posible ote da duela 2.000 urte Israel-Palestinan bizi izan ziren juduen ondorengoak gaurko palestinarrak izatea, eta aldiz, historiak zigortutako populu izatea aldarrikatuz, Israelera emigratu dutenak etnia ugaritako jende judutartuak izatea? Shlomo Sand historiagilea ez da hori defendatzen bakarra."
  • Norman G. Finkelstein: "Palestinak ez du beste bake prozesurik behar" (Elkarrizketa-2.158 zenbakia-2008-11-09)
  • " Mewando sareak antolatuta Palestinan bake justua lortzearen aldeko jardunaldiak izan ziren Bilbon duela astebete. Hizlarien artean Norman G. Finkelstein (New York, 1953) Ekialde Hurbilean aditua. Israel AEBetako iritzi publikoan sinesgarritasuna galtzen ari dela uste du; aukera baliatu behar dela."

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan