Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

bideoak

Yasser Arafat

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Yasser Arafat

Arafaten berriak desagertuta daude egunkarietatik. Mukata zaharra eroria dago. Eta OLPn ez da zapi zuri beltzik ageri. Baina Yasser Palestina osoan ikusten da, kale kantoi batean, denda baten barruan, sukalde batean... Eta Arafati buruz galdetuz gero denak agertuko zaizkizu erantzuteko prest.

Bideoa ikusi
Palestinako bertsolariak

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Palestinako bertsolariak

Baziren trobadoreak, eta badira dezimistak, edo payadoreak, edo glosadoreak, edo nik ez dakit nola deitutako inprobisatzaileak, bakoitza bere munduan, baina gure munduan denak. Bertsolariak Euskal Herrian. Eta poeta herrikoiak Palestinan. Hona hemen lagin txiki bat.

Bideoa ikusi
Lau sortzaile gatazka baten erdian

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Lau sortzaile gatazka baten erdian

Lapitza eta zintzela hitz eta pitz dabiltza Palestinan ere. Baina erantzunak baino galderak luzatzen dituzte: zergatik? noiz arte? norantz? Buruhauste horien bueltan hasten dira, eta husten... eta hausten dituzte. Baina badira orandik palestinarrak lapitzari eta zintzelari eusten diotenak, sinetsita iraultza bat atera daitekeela horien barrutik ere.

Bideoa ikusi
Bassam Salhi

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Bassam Salhi

Palestinar esaera batek dio ez dagoela gauza tristeagorik ilunpean dantza egitea baino. Ez baitzaitu inork ikusten. Eta Palestinako artistak ilunpeko dantzariak dira, Palestinako kultura bera ari da dantzan ilunetan, Palestina entzuten duenari tiro hotsak sartzen baitzaizkio belarritik. Gatazka. Eta badirudi ez dela musikarik entzuten, ez dela poesiarik idazten, dena isilik dagoela. Ez dagoela ezer. Baina bai. Badira artisauak, badira artistak, eta badira kultura ministroak ere. Edo baziren behintzat gobernua desegin aurretik.

Bideoa ikusi
Fadwa Barghoutik “bai” esan zion Marwani

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Fadwa Barghoutik “bai” esan zion Marwani

Berak garbi azaldu zizkidan gauzak elkarrekin hasi aurretik: “okupazioa bukatzen denean senar on bat izango naiz, aita on bat, eta familiari kasu egingo diot. Baina okupazioa bukatzen ez den arte borrokan segituko dut, eta horrek esan nahi du agian hil egingo nautela, agian preso hartu, edo herritik kanpora bota”. Ados nengoela esan nion, senar bezala nahi nuela, eta ni ere palestinarra nintzenez berarekin borrokatuko nuela.

erantzunak (1) Bideoa ikusi
Abla Saadaten ametsa

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Abla Saadaten ametsa

Gauean afari goxoa ere eskaini ziguten Saadatarrek, eta mahai bueltan galdetu nion Ablari ea zein ote den bere ametsa: “familia osoa berriz etxean elkartuta ikustea”, espero du. Nik erantzun hura espero nuen, Ahmad senarra preso baitu, FPLPko burua, eta Israelgo Turismo ministroa hil zuen ekintza pentsatu eta prestatu izana leporatzen diote. Eta horrek karga du bizkarrerako. Orain ari dira epaitzen, ez dute kondenaren berri eman, baina diotenez, bizitza osorako zigorra jar diezaiokete, eta agian posible da bizitza baterako baino gehiagorako ere zigortzea, Israelen dena da posible. Eta pentsatu nuen neure barrurako, agian, Ahmadek hobe izango duela bizitza baterakoa baino lau bizitza osorako karga bizkar gainean hartzea. Zeren eta lau bizitzari hiru laurdenen legea aplikatuta bizitza bat libre gelditzen da. Eta agian, epaile judu ultra ortodoxo sinistuak, onartuko dio libre bizitza hau uztea, eta hau bukatutakoan pasako ditu beste hiruak preso. Baina hori nire amets bat da.

Bideoa ikusi
Azzam Al-Ahmed

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Azzam Al-Ahmed

Koalizio gobernu hautsi ez hautsiko lehen ministro ordea da Azzam Al-Ahmed. Al Fatakoa, lehen ministroa, Ismail Haniyeh, Hamasekoa den gobernuan. Hamas eta Al Fata elkar hil beharrean bizi dira kalean, eta Al-Ahmedek eta Haniyehk ere ezin dute elkar ikusi. Horregatik hitz egiten dute egunero elkarrekin telefonoz, lehen ministroa ezin baita Gazatik atera. Ez dakit nik zuk hau irakurtzen duzunean Azzam Al-Ahmed oraindik lehen ministro orde izango ote den, baina ziur irudietatik behintzat ez duela alde egingo.

Bideoa ikusi
Nor da William?

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Nor da William?

Kaliforniarra sortzez, judu baten semea, eta Nabulusen. Aho batez esango genuke denek, kolonoa. Oker gaude. Boluntarioa da, medikuntza ikaslea, eta Nabuluseko ilargi gorriko anbulantzian pasatzen ditu gaua eta eguna soldaduek zauritutako palestinarrak erreskatatzen, maiz. Eta Check Point batean gelditzen badute anbulantzia, harro erakusten du bere pasaporte amerikarra.

Bideoa ikusi

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan