Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

zer da hau ?

Twantinsuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallus eta Txomin Txuekak hogei egun pasa ditugu Tawantinsuyuko erregio batean, Qollasuyun, Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak gure begiz ikusi eta gure belarriz entzutera joan ginen, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin. Zorteko izan gara; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan genuen, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa genuen goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek elkarrizketa eman zigun. Irailaren 12tik 22ra Bolivian bizitakoarekin egunerokoa kaleratuko dugu kanal honetan, egunero pasarte bat. Epe horretan eta geroago ere bertatik ekarritako hainbat material sareratuko dugu: argazkiak eta bideo erreportajeak batik bat. Gainera, Iraileko hilabete osoan zehar, Bolivian ikusi eta entzun dugunaren zatitxo bat publikatuko dugu Argia aldizkarian, astez aste atal berri bat argiratuz. Guztion gozamenerako izango delakoan, on egin.

Amets Arzallus eta Txomin Txueka.


© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan