Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa
  • Hasiera >
  • elkarrizketa eta erreportaje idatziak

elkarrizketa eta erreportaje idatziak

  • Tawantinsuyu espedizioa: Boliviak berriz askatu nahi du (Erreportajea - 2053. alea - 2006-09-10)
  • " Tawantinsuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallus eta Txomin Txuekak hogei egun pasa ditugu Tawantinsuyun, edo Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak gure begiz ikusi eta gure belarriz entzutera joan ginen, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin (...)"
  • Gregorio Iriarte: 'Boliviatik etorkizuna baikortasunez ikusten da' (Elkarrizketa - 2053. alea - 2006-09-10)
  • " Gregorio Iriarte Pozueta Nafarroako Olatzagutia herrixkan jaio zen 1925eko azaroaren 28an. 1950ean lehenengo meza eman eta Hego Amerika aldera abiatu zen. Argentinan eta Uruguayn urte batzuk egin ondoren 1964an plantatu zen Bolivian. Ekonomialaria, soziologoa, teologoa, komunikabideetan aditua, idazlea, unibertsitateko irakaslea, ez dago Gregorio Iriarte ez denik (...)"
  • Evo Morales: 'Estatu Koloniala desegin behar da' (Elkarrizketa - 2054. alea - 2006-09-17)
  • " Aurpegieratik baino hobeto ezagutu liteke pertsona esku ahurretik. Presidenteek bostekoa luzatzen diote elkarri, eta pasatzen dira esku txuriak, esku guriak, esku garbiak, inoiz hortzik estutu gabeko eskuak (...)"
  • 2003ko Gasaren Gerra: Hanka baten istorioa (Erreportajea - 2054. alea - 2006-09-17)
  • " "Bi horiengatik segitzen dut aurrera, nire alabatxoagatik eta nire semetxoagatik, horiek dira nire bi makuluak. Haurrengatik ez balitz izan, hila nengokeen, ez nukeen borrokatuko, zertarako egon, horrela, sufritzen? Askotan negar egiteko gogoa sartzen zait. Min ematen du istorio hau kontatzeak, min handia. Baina kontatuko dut berriro" (...)"
  • Felipe Quispe: "Guk ereindakotik jaso du Evok uzta" (Elkarrizketa - 2055. alea - 2006-09-24)
  • " Felipe Quispe Huanca (1942, Ajllata), 80ko hamarkadan, Ertamerikan barrena ibili zen gerrillak nola prestatzen ziren ikasteko. Boliviara itzultzean Ejercito Guerrillero Tupac Katari (EGTK) sortu zuen, eta 1990tik 1992 arte gerrilla buru izan zen. Bost urte kartzelan egin eta gero, komunitatera itzuli zen, eta Pachakuti alderdi politiko indigena sortu zuen. 2005ean presidente izateko lehiatu zen."
  • La Pazeko San Pedro kartzela: sei zirikitutatik begira (Erreportajea -2055. alea -2006-09-24)
  • " Kartzelarik gabeko mundu bat eskatu zuena heriotza zigorrera kondenatu omen zuten. Baina mundua aspalditik bizi da kartzelarik gabe. Mundutarrentzat kartzela ez mundua delako, eta presoa ez pertsona. Beste mundu bat da hori, karratu izatera kondenatua dagoena. Baina dagoena kondenatua izatera karratu, mundutarra da. Ez baitago presoak bezalakorik pertsonak ulertzeko, eta ez baitago kartzela bezalakorik mundua ulertzeko. "
  • 1491: Colon izeneko tsunamiaren aurreko amerikar haiek (Erreportajea - 2056. alea - 2006-10-01)
  • " Cristobal Colonek aurkitu zuen Amerika ez zen luzaz uste izan dugun bezalakoa. Neolitiko propio eta guzti, milaka urtez Amerikako biztanleek beren bidea egina zuten. Europarrok haiek ezagutu baino anitzez lehenago, hiri handiak baziren Ameriketan, estatu garatuak, aurrerapen tekniko garrantzizkoak, dozena bat idazkera baino gehiago, zero zenbakiaren ezagutza, artoa den lorpen genetikoa... (...)"
  • Boliviako sarraskia: Hego Amerikako burujabetza jokoan (2008-09-19)
  • " Irailaren 11n, Evo Moralesen gobernuak ekialde autonomistarekin duen gatazkak gertaera odoltsuak eragin zituen berriro. La Paz hiriburutik 1.200 kilometrotara, El Porvenir herrixkan (Pandoko hiriburua), Cobijara zihoazen milaka laborari eta ikasle indigena erasotu zituzten bertako prefektu Leopoldo Fernándezek bidalitako sikarioek."
  • Leonel Cerruto: "Ez dugu kultura bakarreko estatua nahi" (Elkarrizketa-2.160 zenbakia-2008-11-23)
  • " Oruron jaio zen, meatzarien eta inauterien hirian. Boliviako herrien eskubide politikoen eta kulturalen alde lan egiten duen Cochabambako Kawsay Fundazioko partaidea da. Boliviarrek beraien burua aintzat hartzeko emandako aurrerapausoez egin dugu berba."
  • Bolivia berriari bai (Albistea - 2009-01-27)
  • " Boliviak baiezkoa eman dio Evo Moralesen konstituzio proposamenari. Emaitza ofizialak falta direlarik, behin-behineko emaitzek %60ko babesa iragarri dute. Garaipen garbia, beraz, baiezkoaren alde."

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan