|
|
|
2022-12-31 | Ana Mendia |
Gustuko dut literatura merke pixka batekin kontatzea Beasaingo Igartza Jauregian erabaki nuela zer izango nintzen ofizioz. Goxo oroitzen dut Gure erditzearen jabe liburua aurkezteko antolatu zuten topaketa hura: Estitxu Fernandez eta Ixabel Aleman poderioz hizketan taula gainean; beren parean guraso-elkarte txiki bateko kideak adi-adi; eta ia azken ilaran, izkina batean, begirada dezente arraroak jaso genituen bi umemoko, alegia, bakarrik joan ez nedin mesedea egin zidan laguna eta biok. Guraso... [+] |
|
|
|
|
2022-12-31 | Mikel Basabe Kortabarria |
Oraingoz, argi dugu Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-lege berria, indarrean jarriko balitz, euskararentzat kaltegarria izango dela. Argi dagoen bezala EAEko legea ez dela autonomia erkidegotik Euskal Herri osora esportatuko eta hezkuntza-eredu propiorik ez dela izango Espainiak eta Frantziak gure hezkuntza-sistemaz (publikoaz zein pribatuaz) erabakitzen duten bitartean.
Argi dugu hezkuntza bidegurutzean dagoela, aldaketa premian, emaitza hobeak lortu beharrean. Askotariko hobekuntzak behar... [+] |
|
Leonidas berak zuzendu izan bagintu bezala, goizeko hamaiketan beroketak amaitzen gabiltza... [+]
|
|
|
|
|
|
2022-12-31 | Edu Zelaieta Anta |
Harritu da ama, berak deus ere galdetu gabe, tabernan sartu eta egunkari bat eskura eskaini diotenean: “Aquí tienes, Blanca.” Harritu da, egunkaria eman dionak amaren izena zekielako, behin ere harekin hitz egin ez badu ere. Barran eskatutako bi kafeak hartu eta mahaian jarri gara. Orduan etorri da amak bolumen apalean egin didan komentarioa (gaztelaniaz): “Tabernan isilik dauden beste batzuek ere ederki jakingo dute ospitalean eman dudan aldiaren... [+] |
|
|
|
|
2022-12-31 | Roser Espelt Alba |
Duela bi urte heldu nintzen Euskal Herrira. Noan lekura noala, bisitan bada ere, tokian tokiko oinarri materiala ulertzen saiatzen naiz: zeintzuk diren sektore nagusiak, langabezia tasa, KPIa edota bertako gutxieneko soldata. Konbentzituta nengoen baserritarren herri batera helduko nintzela, garapen nazionalaren beharretara lerratutako burgesia industrial indartsu batekin eta, turistifikatutako Herrialde Katalanen aldean, lan baldintza ez hain prekarioduna. Hala ere, topatu dudan errealitatea... [+] |
|
Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK
|
|
2022-12-31 | Uxue Apaolaza Larrea |
Umeak “jarri ordenagailuko papera” esaten dit testu prozesagailua irekitzeko: hizkien fasean dago. Papera. Eta ni ere hala ari naiz idazten, aurrean papera banu bezala: pantaila bat dut berez, eta ideiarik ez daukat teklatuan agintzen dudana pantailako zuritasunera hain zehatz nola iristen den. Gutxiago dakit idatzitakoa beste herri batean dagoen ordenagailu batera nola iritsiko den, eta nola manipulatu ahal izango duten aldizkari batean txertatzeko. Ziur asko, inprimatzeko ordua... [+] |
|
Iritzia | Lurraldea eta arkitektura
|
|
2022-12-31 | Ula Iruretagoiena |
Euskal Herriko Arkitekto Elkargoko lehen 16 arkitekto-emakumeen belaunaldia omendu dute, eta horietariko 12 Donostiako Arkitektoen egoitzara bertaratu dira omenaldia jasotzeko. Lehen arkitekta aitzindariak gazteak dira gizonekin konparatuz; gizonena 1930. urtekoa eta emakumeena 1967koa. 70eko hamarkadan lehen emakume belaunaldia jaio zen (ia denak bizirik egun). Frankismoan unibertsitate ikasketak burutu eta ondoren profesioan hasi ziren.
Emakume arkitekto goiztiar hauetako gehienek diote... [+] |
|
Santiren hitzak paperera ekarri eta Txori Urdinak idatzi izanaren albo-kalte ederrenetako bat izan... [+]
|
|
|
|
|
|
| |
| |
|