Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

1968-03-24

Ramon Mendendez Pidal: "Nere bizia ongarri dan bitartean bizi nai det". "Begiak zabaldu ta gauzak ikusteko, beiƱ ere ez naiz zaarregi"

Egilea: M.J.A.

Ramon Menendez Pidali elkarrizketa

Ramon Menendez Pidal Jaunak, 99 Urte bete ditu.

Joan zaigun Martxoaren 13'garre nean, Menendez Pidal Ramon Jaunak bere 99 urteak bete ditu. 1926'garren urte ezkero Espaiñia'ko Izkuntza ren Akademian Lendakari etengabea ta Liaja'ko Unibersidadeko "Doktor Ohorezkoa" izendatua degu bera.

Joan zan gizaldiaren azkenetan, Espaiñia'ko Akademiak leiaketa bat antolatu zuan. "Mio Cid" poemako itz, gramatika ta iztegia aztertu bear ziran, leiaketa ura irabazteko. Nork irabaziko ta leiaketa ura ikasle batek bereganatu zuan. Ikasle aren izena Ramon Menendez Pidal zan. Ain zuzen ere!...

Arrazkerokoak izan zituan gure gizon onek bere ar-emanak Espaiñiako Akademiarekin, eta 1902'garren urtean, berak 33 urte zituala, Akademiko lagun aukeratu zuten. Menendez Pidel'ek bere bizi osoa on tan eraman du: Espaiñia'ko antziña ta epikoa argitara ateratzen. Ordu.ko «Romanzeroa» ta kondaira aztartzen saiatu izan da beti. Erriak urteen buruan ezagutu zuan idazle au, bere "Cid Campeador" ekiko liburuekin batua. Onela etorri zaigu Espaiñia'ko erri zarra sustraiz ezagutzen, bere lan etengabeari esker, bere buru argiaren ekiñean, bere egonarri ta sakontasuna bide zuala. Ta orain or daukagu erri orren Maixu Nagusi egiña urte luze oietan.

Gizon urtetsu onen ikasbiderik onena, bere lan sakonaren bidez eman digun erakutsia izan da. Lanerako gauza izan ordutik asi ta bere almenaz galdu dituan arte (atzo arte esan diteke), eztu bere ekiña eten. Ogei urte zituaneko, Kastillako kontu zaar guziak irakurriak zeuzkan. Artean ikasle zala, Lara'ko infanteen kondaira zaarra buruan sartua zeukan. Ala, bere lan oietatik sortu zitzaion liburua iñork erpaizion argitaratzen, berak atera zuan argitara. Gazteleran idazle nagusi da berau. Ezta izkuntzalari utsa, ez. Orrez gain, kondairagille artitsu ta artesa izan da bere errian. Beronen idazkera, itz-soillekoa, sorkaillu arrigarria degu.

Gaztelerari buruz, au esana du: «Gaztelerarik garbiena ergesteko itzez nastugabekoa adierazi nai bada, Espaiñia'n ezta orrelako Izkuntzarik itzegin. aBiña "gaztelerarik jatorrena" noiz egin izan dan galdetzen ba-digute, gaztelerarik landuena, elerti aldetik onena, amaseigarren gizaldian itzegin zana izan da. Izkuntzak kanpoko itzak beti artu izan ditu, ta ori ala oi-da alde guzietan". (...)

Ikusi artikulua (HTML)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan