Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Kolaboratzaileak

Zeruko ARGIA eta ARGIAko kazetari eta kolaboratzaileei galdera honi labur-labur erantzuteko eskatu diegu: "Zuretzat zer da ARGIA?". Euren hitzak bilduko ditugu txoko honetan.

Allande Boutin

Allande Boutin

“Euskara ikasten hasi nintzenean, 1980an gutxi gora behera, hasi nintzen Zeruko ARGIA irakurtzen, salgai baitzen Parisko Euskal Etxean. Banuen irakasle bat, Iñaki Arrarte, esan zidana irakurriz ikasten ahal zela hizkuntza bat. Ez nion sobera sinetsi, baina etxetik unibertsitatera edo unibertsitatetik Euskal Etxera metroan nihoalarik irakurtzen hasi nintzen Zeruko ARGIA. Ni oso harro nintzen irakurtzen nuenaz. Metroan nihoalarik batzuetan galdetu izan zidaten, ‘baina zer hizkuntzatan dago idatzita hori?’ eta nik harro, ‘euskaraz. Finean, euskara ikasten ari nintzela, bidelagun kuttuna izan da ARGIA. Ondoren, zerbait idazten hasi nintzen eta espero dut irakurleek hartuko dutela nik orduan hartu nuen plazera eta oraindik ere badudana”.

Amatiño

Luis Alberto Aranberri 'Amatiño'

Nere baitan, oraindik ere, ARGIA “Zeruko Argia” da. Okendo kaleko kaputxinoen erredakzio estu-mestu, bizkor eta kaotikoa, Agustin Ezeiza, Miren Jone Azurza, Mikel Atxaga, Donato Unanue, Mikel Ugalde, Edorta Kortadi eta beste hainbat lagun eta maisuren habia. Hura izan zen nik sekula ezagutu izan nuen lehen kazetari-taldea, hura izan nuen eskola eta aterpe. Eta, honez gero, nekez aldatuko da. ARGIA astekari bat baino gehiago da. Historia bat da.

Anuntxi Arana

Anuntxi Arana

"Astero irakurtzen dut ARGIA eta asko gustatzen zait. Batzuetan euskal prentsan ikusten ez diren iritziak, erreportajeak…ikusmolde desberdina izaten dute. Mundu euskaltzale eta abertzaleak batzuetan munduari buruzko iritzi finkoak ditu. Uste dut hori aldatu egiten dela ARGIAn. Gauzak erreportaje egileak ikusi dituen bezala ikusten dira, ikusten dituen gauzak kontatzen ditu. Hori preziatzen dut, eta baita euskal gaiak ere. Euskal gaietara jotzen dut zuzenean. Nik maite dut ARGIA. Ohore bat izan da hemen kolaboratzea, gauzak adierazteko aukera bat izan da niretzat."

Baleren Bakaikoa

Baleren Bakaikoa

“Hasieran Anaitasunan idazten hasi nintzen, 1972an edo. Gero urratsa eman nuen eta Mikel Atxagak gonbidatuta Ingalaterratik artikuluak idazten nituen ekonomiari buruz, politikari buruz…Idazteko lehen urratsak ARGIAn eman nituen. Geroztik beti harreman zuzena eta nahiko hertsia izan dut ARGIArekin eta oraindik ere jarraitzen dut, noski. Badira jada 35 urte ARGIArekin lotura berezi bat dudala eta nolabait esateko, nik idazteko dudan gaitasuna ARGIAri zor diot hein handi batean.”

Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga

Bada liburu bat Stephen Spender-ena, Mundu bat beste mundu baten barruan izena duena. Nik euskalduntasuna beti horrela sentitu dut, mundu bat beste mundu baten barruan. Zerbait metafisikoa da, ez zerbait fisikoa. Euskalduntasuna niretzat ez dago beti lotuta lurraldetasunari. Euskalduntasuna batik bat hizkuntzari lotuta dago niretzat. ARGIA euskal mundu horren barruan egoteko niretzat beti euskarri bat izan da. Astero irakurtzen dut eta harpideduna naiz. Askok ahoa beti bero ibiltzen dute “euskal” hitzarekin eta gero ez dute irakurtzen ARGIA. Niretzat hori pixka bat arraroa da.

Elixabete Garmendia

Elixabete Garmendia

Argia da niretzat...

bizipoza egunsentian

pertsona bat kalifikatzean, lorerik ederrena

eta partekatzen dugun ARGIA berriz, laurogeita hamar urtez, erreleboka,
garaian garaiari egokitzen jakin izan duen kamaleoia.

Emilio Lopez Adan

Emilio Lopez Adan

"Euskara hutsez eginikoa, euskal grinez egindakoa, aldizkari modernoa eta oso garrantzitsua. Proiektu euskaltzale konprometitu batekin ibili da beti. Niretzat, askatasun alorra da ARGIA. Beti utzi didate askatasuna nahi nuena esateko, nahi nuen bezala. Gainera, lagunak askotan animatu naute idaztera, etsipen handienean ere."

Iñaki Martinez de Luna

Iñaki Martinez de Luna

"ARGIA zera da niretzat: euskara eta euskal izaeraren –azken buruan, euskal tribuaren– ezinbesteko babesgune eta tresna ARGIA; nola ez!"

Josu Iztueta

Josu Iztueta

“Euskalgintzan erreferente bat. Kanpotik natorrenean aldizkariak pilatuta izaten ditut, eta haiek irakurriz jakiten dut zenbat denbora egon naizen kanpoan”.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza

“Bizi erdian iraun, biziaren erdian lagun”



© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan