Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

1978-01-29

Marisa Barra Atzean

Egilea: Koldo Izagirre / Ramon Saizarbitoria

Marisa tabernariari elkarrizketa

Ba traiektoriarena eta ere ez da oso errexa, esate baterako gure nesketan gehienak daude problemekin, seme alabak izanda eta zerak. Gehienak eh. Jeneralean, esperientzia frakasatuak, noventa por ciento, asko. Beste hamar hoiek ba ez dute halako problemarik. Lehen ere esan dizuet, errexa da, komedia piska bat egin, gizontxoa ezagutzen baduzu piska bat errexa da, komedia egitea besterik ez da.

Gizonezkoa ezagutuz gero, ba gizona da neretzat objetoa. Neretzat neska ez da objeto, bueno emakumea, zergatik emakumeak asko gara baina gutxi gara.

Esan nahi dut zera, gutxi garela gizona nola erabili dakigunok. Hori ikasi egiten da.

Ba nik zer nekien hemezortzi urtekin zer zen gizona. "Ezetz" nola esan jakinda, "bai" esanda baino esito gehiago igual gizonezkoekin. Sikolojia piska bat. Denak desberdinak gara eh, baina nik uste, emakumezkoa objeto orain arte bai, baina orain ez eh. Beti ere gizonezkoa izango da piska bat engainatua. Seksuaren kontuan halegia. Objeto ez dut uste nik sentitzen denik. Erosten badu, neskak ere badaki zertara dihoan eh. Eta gero... hainbeste duro eta, zer hartu du ba gizon horrek, hotz hotzean batere zerarik gabe... Hori ere pentsatuko du gizonak eh. Asko daude galdu egiten direnak, ez dakit ba, askorekin joaten direnak, badakizu alaba igual mantendu beharra eta, problemak.

Zeuen lan horrek ez ahal zituzte erretzen, komediazko mundu horrek alegia, ez ahal zaituzte inkapazitaturik uzten benetako harremanetarako.

Erre, erre, beti egingo dugu. Ni neure aldetik ibili izan naiz eta ez dut problemarik. Hemen gehienak lagunak ditut, beren problemak eta kontatzera etortzen zaizkidanak. Hola jende asko etortzen da, ezkonduak eta gazteak ere bai, baina jatorrak. Askok ez dituzte problemak garbi garbi esaten, baina emakume problemak, etxeko problemak gehienetan, separatuta daudenak eta horrela. Emakume asko segika hasten dira, hori ez da nere gustokoa. Gizonak, etxean ez badu, kanpoan biltuko du. Zuk etxean baldin baduzu, kanpora joango ahal zara? Urtean behin ez dizut esaten, baina egunero ez eh, egunero ez. (...)

Ikusi artikulua (HTML)

Ikusi artikulua (PDF-7,01MB)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan