Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

2005-10-09

Arsene Wenger: "Athleticen filosofiak euskaldunak amets handietatik urruntzen ditu"

Egilea: Amets Arzallus

Arsene Wenger

Alsaziako herrixka batean bazen La Croix d'or izeneko ostatua. Ostatua, jatetxeaz gain, herriko futbol taldearen egoitza ere bazen. Igandeko hamaikakoa ostegunerako afitxatzen zen ostatuko horman, eta etxeko mutiko txikia, txupetea ahoan, hamaikako hura osatzeko herritarren artean izaten ziren eztabaida sutsuak entzuten egoten zen. Ai herritar inozenteak, azkar asko isilduko ziratekeen, eta bat etorri, jakin izan balute, mutiko txiki hura Arsene Wenger zela.

Ostatuko semea zara zu, kasta berezikoa. Zer ikusi eta ikasten du haur batek ostatuan, heldu artean?


Jatetxea haurrarentzat egon litekeen formatzaile psikologikorik onena da. Jendeak bata besteagatik hizketan pasatzen du eguna, eta zu, haurra, saiatzen zara ulertzen zergatik esaten duen hark beste hura ergel hutsa dela, edo gezurtia dela. Herrixka batean familia guztiek ezagutzen dute elkar, denek dituzte aurreiritziak besteekiko, eta horren arabera aritzen dira hizketan. Haurrak horiek denak entzuten ditu, eta horregatik diot herrixka bateko ostatua baino unibertsitate hoberik ez dagoela.

Gaztea zinela, igarle batek, zure zeinu astrologikoak irakurri eta "honek ez du inoiz dirurik irabaziko" esan omen zuen. Igarle oso ona ez zen izango...


Ez zen beharbada igarle txarra, ikusi zuelako ez nintzela diruaz bereziki interesatua, oroz gainetik nire baitan bizi zen pasio horrek erakartzen ninduela, eta gertatu da, nire pasio horrek diru asko mugitzen duela, eta beraz etekina atera diodala. Dirua irabaztearena bizitzan gertatu zaidan istripu bat izan da, zorioneko istripua hala ere, ez diot inoiz sosari txisturik bota. (...)

Ikusi artikulua (HTML)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan