argia.eus
INPRIMATU
Gomendioak
Zinemaldiko zortzi film hauek ikusi behar dituzu
Eneko Atxa Landa Maria Ortega Zubiate Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2025eko irailaren 30
Die my love

Die my love

Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan

Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik ikusiko eta biziko baitugu istorioa.  

Irakurri film kritika hemen.

******************

Le cri des gardes / The Fence

Zuzendaria: Claire Denis
Herrialdea: Frantzia
Iraupena: 109 minutu
Estreinaldia: Ez dago ezarrita

Kolonialismoaren istorio bat da, dena leku eta gau bakar batean kokatuta, lau pertsonaiaren artean. Mendebaldeko Afrikako leku batean, bi negozio-gizon zuri, horietako baten neska-lagun zuria, eta hildako anai eta beharginaren gorpuaren bila doan gizon beltza, hesiaz bestalde. Dena lehertuko da.  

Irakurri film kritika hemen.

******************

Ballad of a Small Player / Zorte txarra

Zuzendaria: Edward Berger
Herrialdea: Erresuma Batua
Iraupena: 104 minutu
Estreinaldia: Urriaren 20an, Netflixen

Film zoroa da, istorio aldetik ez ezik, irudi eta soinu aldetik ere bai. Zorretan murgilduta eta ludopatian jausita dagoen gizon itxuraz aberats bat da protagonista. Ezkutaturik bizi da, iraganetik ihes. 

Irakurri film kritika hemen.

******************

Ciudad sin sueño

Zuzendaria: Guillermo Galoe
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 97 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan

Europako asentamendu irregularrik handiena da Madrilgo Cañada Real. Husteko agindua du. 15 urteko gazte ijito bat da protagonista, eta bere begiradatik kontatzen dira han bizitakoak: pertenentzia, komunitatea eta sarea; baina baita periferia, indarkeria eta desberdintasunak ere. Gordin kontatzen ditu han bizitakoak, baina guztiak du ukitu poetikoa.

Irakurri film kritika hemen.

******************

La grazia

Zuzendaria: Paolo Sorrentino
Herrialdea: Italia
Iraupena: 133 minutu
Estreinaldia: Urtarrilaren 16an, zinemetan

Italiako Errepublikako presidenteak, agintaldia amaitu aurretik, eutanasiaren legea sinatu ala ez erabaki behar du, baita bi indultu eman edo ez ere. Eutanasiaren, zahartzearen eta bizitzaren gaineko analisi sakon eta ederra.

Irakurri film kritika hemen.

******************

La misteriosa mirada del flamenco

Zuzendaria: Diego Céspedes
Herrialdea: Txile - Frantzia - Alemania - Espainia - Belgika
Iraupena: 110 minutu
Estreinaldia: Urtarrilaren 16an, zinemetan

Meatzarien herri txiki batean, emakume transexualek osatutako komunitate batek jasaten duen biolentzia erakusten du. Lidia gaztearen ikuspuntutik kontatua. Hiesaren eta transexualen gaineko aurreiritzi arriskutsuak, ahizpatasunaren eta elkar zaintzearen aurka...

Irakurri kritika hemen.

******************

Popel

Zuzendaria: Oier Plaza
Herrialdea: Euskal Herria - Espainia - Frantzia - Txekiar Errepublika
Iraupena: 90 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 7an, zinemetan

Frankismoaren eta nazismoaren garaian desagertutako iheslari baten arrastoari jarraituz, beste errefuxiatu batzuen bidea jorratzen duen dokumentala. Bikain dokumentatu, ilustratu eta kontatua, memoria historikoak zauri ikusezinak sendatzeko duen gaitasuna erakusten du.

Irakurri film kritika hemen.

******************

Ainda estou aqui

Zuzendaria: Walter Salles
Herrialdea: Brasil
Iraupena: 137 minutu
Ikusgai: Movistar, Apple eta Filmin.

Brasilgo diktadura militarreko garaietan kokatuta, Rubens Paivaren desagertzearen eta bere familiaren borrokaren istorioa jasotzen du liburuak, Paivaren seme Marcelok idatzitako liburuan oinarrituta, pelikularen izen berekoa. Kontakizun gogorra da, baina oso samur kontatutakoa. Ederra.

Irakurri film kritika hemen.