Orri nagusira

   
Orri nagusia

 

Kirola eta osasuna: Sasoian egotearen "arriskuak"

Iñaki Arratibel
Medikua eta irakaslea

Kirol medikuntzan dago espezializatua Arratibel. Medikuntza karrera Bilbon egin zuen, baina espezialitatea egitera Alemaniara joan zen. Tolosa Kirol Medikuntza-n ari da urte luzez kirol mediku lanetan. Irakasle gisa berriz Gasteizen aritzen da Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean (SHEE-IVEF). Fisiologia eta kirol fisiologia ikasgaiak erakusten ditu. Phonak txirrindularitza taldeko mediku arduraduna ere bada.

Kepa Garcia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Teknikaria

Hernanin jaio zen, 1958. urtean. Irakaslea da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Teknikaria. KIROLARTEko jarduera fisikoaren eta kirol jolasaren arloko arduraduna da. Kepak dioenez, kirolik arriskutsuena «sillon ball»a da. Jarduera fisikoa, gizarte sedentarioan, oso onuragarria izan daitekeela uste du, modu egokian egiten baldin bada.

Santi Idigoras
Futbolari ohia eta kirol monitorea

Oñatiarra herriko Aloña Mendi futbol taldean hasi zen jokatzen. 17 urterekin Real Sociedadek fitxatu zuen eta Aretxabaletan eta Sansen jokatu ostean, lehen mailako taldean aritu zen 80-81 denboraldira arte. Espainiako Liga irabazi zuten urte hartan. Mexikon, Valentzian eta Alavesen jokatu ostean gimnasio bat abian jarri zuen Realeko hainbat jokalarirekin. Gero, Donostiako La Perlan aritu da. Enpresa gizon zein kirol monitore lanak bete ditu gimnasioen munduan.

Luis Mari Zulaika
Heziketa Fisikoko irakaslea

Zarauztarra Zumaiako institutuan da irakasle. Pedagogian doktorea da eta kirol psikologian du masterra. Irakasle lanez gain, eskola kirolari buruzko hitzaldiak eskaintzen ditu. Maite Muñoa emazteak eta berak «Kirola egiteko 30 arrazoi» liburua argitaratu dute, ariketa fisikoak osasunean dituen onurak nabarmendu nahiz. Aholku argia luzatzen digute liburuaren bidez: jantzi zapatilak eta ekin kirolari. Zure osasunagatik mugi zaitez!


Amets Arzallus / Onintza Irureta

(Larrun 67. zenbakia)
(2003-07-27. 1909.alea)

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403