euskarri elektronikoak
 ALBISTEAK
ARGIA.eusko Sagardoa atala berrituta
Sagardotegien garaiaren hasierarekin batera, ARGIA.eusko Sagardoa ataleko testuak eta bestelako informazioa berritu eta eguneratu ditugu. Sagardogileen gida, sagardogintzari eta sagarri buruzko informazio zabala eta lotura interesgarrienak bildu ditugu www.argia.eus/sagardoa gunean. Antton Olariagak ARGIA astekariarekin batera banatzen den sagardo posterrerako egin duen marrazkia ere bertan ikus dezakezue.

 IRITZIAK
Erantzunari erantzunez
Jon Martin, bertsolaria. Berari bidalitako blogarien inguruko mezu bati erantzunez: "Blogak ez dute zertan izar aulki izan. Eta gabiltzanon izenak irakurrita, ez dut uste helburu horrekin sortu direnik ere (...) Orojakiletzat gauzkazu; eta ondorioz, naukazu. Gutxi dakit nik, ordea. Ez dut uste nire bloga bereziki pretenziosoa denik. Iritzi gutxi topatuko duzu bertan. Nire mezuek gutxi dute dogmatikotik. Beti nahiago izan dut jendeari zer pentsatu behar duen esan baino, jendea pentsatzera bideratu". (2006/02/18) Lagun bati bidali (2006-02-22)
Sorbatza
Euskarriak
Ritxi Aizpuru, Oihuka diskoetxeko arduraduna. "Badirudi euskarri fisikorik gabe geratuko dela musika eta haren tokia musika-erreproduzitzaile eta metatzaile eramangarriek hartuko dute (...) Baina multimedian erabat nagusituko den tresna sakeleko telefonoa da; hots, telefono inteligentea eta ordenagailu mugikorra aldi berean. Denda birtualaren eta euskarri multimedien aroan sartuko gara. Sareko fidelizazioa eta harpidetzak bultzatuko dira musika lortzeko. Sakelean eramango dugu gure diskoteka. Kablerik gabe, wireless". (2006/02/10-16, 91. zenb.) ("Kaleidos")Lagun bati bidali (2006-02-10)

Interneten eskandaluaz nazkatuta
Internet & Euskadi (Iritzia). "Ohiko hedabide batzuek ez dakite zer den Internet, edo ez dute jakin nahi; haien sentsazionalismoaren barruan sartzea nahiago dute. Orain dela hamar urte jendea Internet pedofiliarekin eta gizarteari min egiten dioten beste zenbait gaitzekin lotzen hasi zen (...) Denborarekin, sentzazionalismo honi Interneten arriskuen abisu berriek laguntzen diote: iruzurra, erosketa ez seguruak, software eta musika piratak, bankuetan lapurretak online egiten dituzten hackerrak, edo baita Internetekiko menpekotasuna ere. Agian berri guzti hauek egiazkoak izan dira, baina beren garrantzi errealerako gehiegizkoak izan dira". (2006/01/11, 145. zenb.) ("@Euskadi")Lagun bati bidali (2006-01-12)

Bloga eta papera
Mikel Irizar. "Paperean neurtu egin behar dira gaia eta tratatzeko modua. Kontuan izan behar dut irakurlegoa, eta idatzi haren interesa harrapatzeko moduan, argi eta zuzen (...) Baita zaindu gaiztakeriak eta ekidin gordinkeriak, paperak erraz egiten baitu epaitegirako bidea. Askokin libreago aritzen naiz blogean, nire deontologia filtro bakar. Paperetik erantzun gutxi iristen zait (...) Horretan aberatsago da bloga (...) Dena den, ez daukat bietako bat ere saltzeko. Paperak badu oraindik bere xarma, eta blogean hasi besterik ez dut egin. Horregatik, hautatu beharrik gabe, biak nahi ditut: bloga eta papera". (2006/01/12)
Lagun bati bidali (2006-01-12)
Piperrautsa

 ADIERAZPENAK
Schubert vs zientzia
Pedro Migel Etxenike, zientzialaria. "Ordenagailuak ez dira iritsi beren teknologiaren 4. aldira. Izan ere teknologia orok lau aldi ditu. Esaterako, paperak lau aldi ditu; lehena, papiroa; bigarrena, inprenta; hirugarrena; liburutegia eta laugarrena, paperak nonahi egotea. Mahai gainean ditudan paperak zakarrontzira botako ditut hitzaldia bukatu orduko. Baina zer pentsatuko luke hitzaldiaren antolatzaileak, bukatu bezain pronto paperak beharrean, ordenagailua botako banu?". (2006/02/24) Lagun bati bidali (2006-02-24)
Berria
"Internet komunikabideen zirkuitu sentsazionalistatik atera nahi dugu"
Ray Fernandez, Internet&Euskadi elkarteko presidentea. "
"Administrazio publikoarekin hitz egitea beharrezkoa da, gure asmoak helarazteko. Presioa egitea ez da gure jokabidea; gainera, arazoa ez da gauzak hobetzeko borondate falta, informazio eza baizik (...) Asko inbertitzen da, baina sentsazioa da ez dela zerbitzu horien hartzailea kontuan hartzen; beharrezkoa da hiritarra zerbitzu horietan gehiago inplikatzea. Esaterako, Administrazioko hainbat web orrialdetan aldaketak egin dituzte eta ez dute aukera eman orrialde horietan Mozilla nabigatzailearekin sartzeko, nabigatzaile horrek merkatuaren %10 duenean". (2006/02/05, 2.026. zenb.)
Lagun bati bidali (2006-02-06)
Argia
"Erotuta ere ez nintzateke ikasliburuetara itzuliko"
Maite Goñi, Jakintza Ikastolako Teknologia Berrien Planeko arduraduna. "Aldaketa nagusia Internet bidez euskara irakasten hasi ginela da. Horretarako blog bat egin genuen. Blog-ak web orri dinamikoak dira, eta ikasleekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute (...) Orain artean, ikasleek euren idazlanak paperean ematen zizkidaten, eta nik zuzenduta itzultzen nizkien arren, beti akats berdinekin bueltaka ibiltzen ziren. Baina orain, baliabide berriak erabiliz, askoz hobeto idazten dute (...) Teknologia berriarekiko jarrera oso irekia izan dute, eta oso gustura daude oraingo metodologiarekin. Lehengo irakaskuntza eredua ez dute ikusi ere egin nahi". (2006/01/29) Lagun bati bidali (2006-01-30)
Berria
XXI. mendeko luthierrak
E. Hurtado eta Huts, Ixi softwarearen eta Kintools sistemaren sortzaileak.
Enrique Hurtado: "Guk gure lan guztia oparitzen dugu, baina gero ahalegin hori guztia beste alde batetik itzultzen da. Adibidez, tailerrak eta eskolak ematen ditugu hainbat unibertsitatetan edo Arteleku eta halako instituzioetan. Softwarea salduko bagenu, zeharo desberdina litzateke. Diru gehiago izango genuke beharbada, baina askatasun gutxiago ere bai. Dena den, gaur egun nahiko zaila da softwarea eginez bizitzeko adina irabaztea".

Huts: "Orain arte konpainia handiak izan dira softwarearen bilakaera baldintzatu dutenak, baina erlazio hori asko aldatu da. Gaur konpainia sortzaile txiki ugari ari da horretan lanean, eta tresna izugarriak egiten dituzte. Nire ustez, arte alor guztiak bateratuko dituen tresna da ordenagailua, eta orain arteko musika tresnak, interface-ak, zubi gisakoak izanen dira artistaren eta ordenagailuen artean".
(2006/01/26)
Lagun bati bidali (2006-01-26)
Berria
"Informatikaz oso gutxi jakinda ere sor daiteke blog bat"
Xabier Mendiguren Elizegi, idazle eta editorea. "Blogak arinak dira: azkar idatz daiteke, eta berehala argitaratu edonoren bistan utziz. Aldiberekotasun hori ona iruditzen zait, arriskuak arrisku. Arriskua da esatea, 'hau ez nuen esan behar, eta idatzi dut bada, nik. Eta norbait mintzen bada?' Gertatzen da, bestalde, idaztearen demokratizazio bat. Blog batean elkarren pare egon daitezke Anjel Lertxundi eta beste edonor, eta norberaren baitan dago batean klik egin ala bestean, ala bietan". (2005eko abendua, 364. zenb.) ("HABE")Lagun bati bidali (2006-01-13)



e-gizartea
e-euskadi
e-gipuzkoa
eEurope 2005
Konekta zaitez
e-hogar

DOAKO POSTAK
@kaixo.com
@euskalerria.org

TXATAK
Kaixo
HABEnet Chat
#Irratia

ALBISTEAK
EUSKARAZ
Sustatu
Zientzia.net
GAZTELANIAZ
@Euskadi
En-red-ando
IDG
Ariadn@
PC Actual
Todo Linux
Canal MP
Diario TI
FRANTSESEZ
Le Journal d'Internet
Le Journal du Net
Vnunet
Linux Focus
La Lettre de l'Internet
INGELESEZ
Internetnews
CNet.com
PC World
Linux Focus
ITWorld

 

 

.
.
.  

 

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: 943 371 545 / Faxa: 943 373 403