Menu
Menu
Menu
Menu
Menu
Menu
Menu
 

ARGIA
proiektu editorial gero eta zabalago baten motore

Astekaria ardatz duela, ARGIA proiektu editoriala sendotzen ari da, publiko pluralarentzako produktuen bidez.
EUSKAL KULTURAREN URTEKARIA
Ezinbesteko kontsulta liburua bihurtu da kulturarekin zerikusia duten eragile eta pertsonen artean. Urteko gertakizunen jarraipena eta analisia eta euskal kulturaren aurkibide orokorra eskaintzen ditu: 8.000 erreferentzia baino gehiago, guztira.
EGUTEGI-TAKOA
Almanaka moduko egutegia da, era askotako hartzaileentzat egina. Informazioz, irakurgaiz eta umorez osatutako formula tarteko, sekulako arrakasta lortu du: eguzkia, ilargia, santutegia, osasuna, landareak, umorea, kirola, musika, errezetak,....
LIBURUAK
Astekariak jorratzen dituen gaien inguruko liburuak argitaratzen ditu ARGIAk.
JOLASAK
Euskaraz jolasteko, dibertitzeko eta aldi berean ikasteko mahai jolasak kaleratu ditu ARGIAk: "Gure Mendea", "Badakit" eta "Donostiaz Badakit". Familia osoaren entretenigarri diren jolas hauen bidez, euskaraz dibertitzeko aukera eskaini nahi dugu, Euskal Herriko eta mundu zabaleko edukiak bilduz.
Gurekin harremanetan jarri

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403