|
Gurekin harremanetan jarri
|
ARGIAk
ongi finkatutako merkatua lortu du, eta egunetik egunera ari zaio
handitzen, gainera. Euskal Herri osora zabaltzen da, eta adin, pentsaera
eta egoera guztietako pertsonek hartzen dute ARGIA.
Harpidedun
gehienak banako partikularrak dira (%72). Harpidedun kolektiboetan,
instituzioak, euskaltegiak, ikastetxeak eta zerbitzuak dira nagusi.
Hona
hemen ARGIA
irakurleen ezaugarri nabarmenenak:
-
Gehienak goi-mailako ikasketadunak dira, euskaldun alfabetatuak
eta egoera ekonomiko egonkorra dutenak.
-
Gazte helduak dira: 25-55 urte bitartean dabiltza hirutik bi.
Nahiz eta harpidedun ez izan, gazte askok irakurtzen du ARGIA
(etxean, unibertsitatean edo leku publikoetan).
-
Euskal munduan erreferentzialak diren pertsona eta erakunde gehienak
daude ARGIAren
irakurleen artean.
-
Irakurle fidelak dira: %83k astero irakurtzen du astekaria. Batez
beste, ordu eta erdi ematen du bakoitzak ARGIA
irakurtzen.

|