Zeruko
Argia 1919. urtean jaio zen, eta, ordutik, euskarazko prentsaren
historiaren muinean dago.
60ko
hamarkadako euskal kulturaren berpizkundean aldizkari erreferentziala
izan ondoren, 1976an Europan zabaltzen ari ziren “magazine” motako
astekarien itxura hartu zuen.
Geroztik,
protagonista izan da euskarazko prentsak eta kulturak egin dituzten
urrats guztietan.
Azken
urte hauetan, produktu osagarriz aberastu du informazio-eskaintza
eta ate handitik sartu da Interneten.
Etorkizunari
begira -Ametzagaiña
taldearen barruan dagoeneko-, azpiegiturak eta produktuak hobetzeari
ekin dio, komunikazioan eta bezeroentzako zerbitzuetan kalitatea
helburu estrategikotzat hartuta.
ARGIA,
gaur egun, ezinbesteko erreferentzia da euskal kulturaren eta Euskal
Herriko gertaeren aktualitatea jarraitu nahi dutenentzat.

|