|
Gurekin harremanetan jarri
|
Hauexek
dira Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ko
talde komertzialaren hiru ezaugarri nagusiak:
- Egonkorra:
urtez urte metatu du esperientzia.
-
Profesionala:
lan komertzialeko teknikarik berrienak baliatzen ditu.
-
Abegikorra:
tratu pertsonalizatua ematen du eta bezeroaren eskakizunei erantzuten
die.
Abantaila nabariak ditu gure eskaintza komertzialak:
-
Euskal Herri osoa eta irakurle kualifikatuak hartzen ditu.
-
Eskaintza orekatua da kalitate-prezioan.
-
Etengabeko erakustaldia: ekinaldi askotan irakurtzen da astekaria,
eta luzaroan irauten dute aleek etxeetan, leku publikoetan...
-
Koloreetako iragarkiak, kalitate oneko paperean eta ongi inprimatuak.
-
Publizitateko “input” bakarra orri bakoitzean.
-
Euskararen “gainbalioa” iragarkietan: alderdi hori aitortu eta
eskertu egiten dute irakurleek.
Urtez
urte, ARGIA
publizitatea euskaraz egiten ohitu ditu hainbat eta hainbat enpresa
nahiz erakunde. Lan horri esker, bezero leial eta asebete ugari
du merkatuan.

|