Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Ume jolasak

Ostatua

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Palestinan "non dago herriko ostatua?" galdetu nuenean inork ez zidan kontrako biderik seinalatu. Are gehiago, palestinarra izugarri lagunkoia da, eta gehienetan zurekin batera joango da galdetu diozun lekuraino, baita bidea luzea bada ere. Bidean, gai da hiru hitzekin zure lagun egiteko. Eskua emanda agurtu ninduen ni mutiko txikiak herriko tabernako atean, "hauxe da ostatua" izan ziren bere azken hitzak, eta ez zidan eskupekorik eskatu. "Zu handitan munduko pertsonarik onena izango zara" esango niokeen pozik, baina isildu egin nintzen. Horretarako handi izaten utzi beharko diote aurrena.

Aitak beti esan izan du Goiatz dela Gipuzkoako herririk altuena. Elgeta ote den ere entzuna naiz. Baina jakin, ez dakit, aitaren hitzetan beti ez da erreza izaten egi gezurrak bereizten. Eta metroa hartu eta neurtzera ez gara joan sekula. Baina istorio hau berdin-berdin gerta zitekeen Elgetan, edo Goiatzen, bietan ere, txikiak izaki, galtzea ez baita oso erreza, eta galduta hara iristea, are zailagoa. Baina denetik behar omen da mundu bat egiteko, eta badagoenez, Volkswagen handi bat izan zen Goiatzen kordea galtzeko bezain abila. Bide bazterrean mutil kozkorrak jolasean, eta konturatu autoa ez ezik gidaria ere nahastuta zebilela, barre murritz egin zioten. Gidariak, leihoa jaitsi, eta lotsatatik ateratzeko biderik laburrenaren bila: "Erromara hemendik joaten al da?" ilea hartu nahi izan zien mutikoei. "Gu behintzat hemendik joaten gara!" Eta txoferra burusoil gelditu zen betiko.

 

Guk ere maite genuen, batez ere udarako turistak, hondartzara nahi zutenean mendi aldera bidaltzea, eta norbaitek "nondik joaten da Espainiara?" galdetzen bazuen, “handik!” erakusten genion Baiona edo Biarritzeko bidea. Izan ere, Espainiara aireportutik azkarrena. Baina inor oker joan eta atzera zuzen etortzeko gai bazen, eta leihoa jaitsita begiratu okerra botatzen bazigun, koadrilan bagenuen guk ere begi oker bat, eta hura joaten zen barkamena eskatzera. Gogoan dut paristar bat nola haserretu zitzaigun Mercedes baten barrutik, "gaztetxotako jolasek erakusten dute handitan zer bihurtuko den bakoitza, eta zuek, ez izan zalantzarik, handitan kabroi batzuk izango zarete!" Eta gu gustura, inork ez zigun halako lorerik bota.

 

Palestinan "non dago herriko ostatua?" galdetu nuenean inork ez zidan kontrako biderik seinalatu. Are gehiago, palestinarra izugarri lagunkoia da, eta gehienetan zurekin batera joango da galdetu diozun lekuraino, baita bidea luzea bada ere. Bidean, gai da hiru hitzekin zure lagun egiteko. Eskua emanda agurtu ninduen ni mutiko txikiak herriko tabernako atean, "hauxe da ostatua" izan ziren bere azken hitzak, eta ez zidan eskupekorik eskatu. "Zu handitan munduko pertsonarik onena izango zara" esango niokeen pozik, baina isildu egin nintzen. Horretarako handi izaten utzi beharko diote aurrena.

 

Palestinar umetxoen jolasetatik zail da igartzen handitzen utziko dieten edo ez. Nabuluseko nerabeek denbora-pasa berezia zuten: bi lagunek bata bestearen ahoan hatz bat sartu, eta biek aldi berean bestearen hatza hortzen artean estutzen dute, eta estutzen, eta estutzen, eta est… batek amore eman arte. Errenditzen denak, hortzak askatu eta lagunaren hatza libre utziko du. Lezioa sinplea da: galtzen duenak bi aldiz galtzen du, lagunari ez baitio min gehiagorik ematen, eta berak mina hartzen segitzen baitu. Orduak pasatzen omen dituzte hortzak estututa. "Urteak ere bai" esango luke batek baino gehiagok. Baina urtetan atzera eginez, haurtxo batzuk ikusi nituen Ramallahko kalean jolasean. Kukugordeka zebiltzan. Han aurkitu nituen, batzuk fruta postuen atzean, besteak kale kantoitik begira, eta bat edo beste polizia palestinarraren auto azpian sartuta. Eta hura ikustean jabetu nintzen paristarrak arrazoi pixka bat bazukeela agian.


*

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan