Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Hiri zahar

Hiri zahar

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Olibondoen mendian, autobusetan ez ezik beste nonbait ere ikusi genuen Euskal Herria. Elizak, zerura ez dakit, baina mundura eraman izan gaitu batzuetan, eta Aita Gurea euskaraz idatzia dago Jesus gurutziltzatu zuten lekutik hurbil. Egunero milaka begi pasatzen dira hitz horien aurretik, euskararekin batera beste 147 hizkuntzatan baitago emana, baina euskarazkoa da zaharrenetakoa, XIX. mende bukaeran jarri zuten lehen hogeita hamabi Aita Gureen artean.

Damu naiz lehenago idatzi ez izanaz. Orain hiru lau egun ikusi nuen laguntzaile bat bildu zitzaigula bidaiara, autobusa. Eta badirudi orain mesede trukean jartzera noala hitzak, baina sinetsi nahi ez duenari ere esango diot Jerusalemera iritsi ginenetik pentsatu nuela hiri zahar-Irizar hitz joko erreza egitea. Eta hara joaten denak ulertuko du zergatik. Hiri zaharrean Irizarreko autobusak ikusten dira hara eta hona, jendez kopetaraino, belarri luxeak aurrera. Babiloniarrak izandako lekuetan, persiarrak ibilitako bideetan, erromatarrek zapaldutako lekuetan, egun, Ormaiztegiko autobusak dabiltza, eta gu gure enbaxadorea izango balitz bezala, begira. “From the Basque Country” esan, eta jendeak "from wheeeere?" galdetzean, huraxe zen salbabidea, "autobus hori? Hori Euskal Herrian egina da: Irizar, Old city esan nahi du". Erreferentzia horrekin, ez zuten behar bada antzematen Euskal Herria non dagoen, baina badakite non dabilen. Eta hori aski guretzat, lehen galderarena azkar konpontzen zen Bilboko Athletic esanda.

 

Baina Olibondoen mendian, autobusetan ez ezik beste nonbait ere ikusi genuen Euskal Herria. Elizak, zerura ez dakit, baina mundura eraman izan gaitu batzuetan, eta Aita Gurea euskaraz idatzia dago Jesus gurutziltzatu zuten lekutik hurbil. Egunero milaka begi pasatzen dira hitz horien aurretik, euskararekin batera beste 147 hizkuntzatan baitago emana, baina euskarazkoa da zaharrenetakoa, XIX. mende bukaeran jarri zuten lehen hogeita hamabi Aita Gureen artean. Eta ni, bizkaierazko hitz haiek irakurtzean, gure aitez oroitu nintzen, eskolan apaizek aurpegia markatua utzi zieten guztiez, Kalbarioko gurutze-bidean ibili behar izan zuten haiez, euskara bizkarrean hartuta, eroriz bidean, eta odoletan, haurrak zirela. Eta oraindik ere zenbat Barrabas ote dabilen makila eskuan hartuta. Bitartean, euskara munduko lekurik sakratuenetako batean, umil bezain harro. Euskarak ere badituela milaka aurpegi. Eta gehienak masaileko bat jasoak.

 

Eta azken belarrondokoa kantu israeldar batena, hamaika masail gorritu duen kantua. Naomi Shemer zenak konposatu zuen, Jerusalem of Gold, eta himno bat bezain handia da Israelen. Nik ere entzun nuen, eta ez zuen eskapabiderik, hasierako nota haiek euskal jatorrikoak dira. Hil aurretik aitortu zion Shemerrek bere lagun konposatzaile bati kanta hura Ihes betea zilegi balitz euskal kantua plagiatuz egina zuela. Baina kuriosoena eta politena, interneten aurkitu nuena. Plagioen gaian aditua omen den frantses batek, bere ikerlan batean, historiako plagiorik handientzat jotzen du Jerusalem of Gold-en kasua. Dioenez, Naomi Shemer israeldarrak Pello Joxepe izeneko euskal kantutik kopiatu zituen notak. Pello Joxepe, alegia "Les cheveux de Joseph" frantsesez, "Joseperen ileak" euskaraz. Ez dut uste gizon horrek bere ikerketa lan sakonean plagiorik egingo zuenik


*

Erantzunak

zalaparta haundia piztu zuen, bai, kantu horren plagioaren kontuak. Nik dakidala, Euskal Herrian Paco Ibañez adunatarrak kantatzen zuen \"Pello Joxepe\" kantuaren bertsio hori, askok ezagutzen dugun doinuaren bestelakoa erabilita.

xaun 2007-05-28 22:49:14

portzierto, nongoak zareten arabieraz azaltzeko, honatx esaldi egokia: \"aná min Bilad al Bask; Bilad al Bask bin Isbani wa Faranza\" \"Ni Euskal Herrikoa (naiz); Euskal Herria, Espainia eta Frantzia artean (dago)\". A, galderatxo bat, Amets: \"Ni\" beharrean \"gu\" esateko ze hitz erabiltzen ditek han? \"Nahnu\" ala \"ehna\"??? millesker! Zorte on!

xaun 2007-05-28 22:52:10

aupa xaun, egun batzuk kosta zait zure galderaren erantzuna aurkitzen, baina azkenean palestinar batek erantzun didan emailean hala esaten dit: nahnouk eta ehnak biek esan nahi omen dute \"gu\", baina nahnou arabiera jasoan, edo arabiera literarioan da, eta ehna berriz arabieraren palestinar dialektoan. Mila esker zuri.

amets 2007-06-01 14:29:02

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan