Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Surrealismoa

Tel Aviv

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Badira munduan existitzen ez diren pertsonak ere. Eta ez Ipar Poloko azken izotz puskaren azpian, ezta Amazoniako basoaren zokorik zokoenean ere, Tel Aviveko itsas ertz ederreko banku baten gainean baizik. Aita bat, ama bat, eta hogeita bat urteko semea. Ez dira pasaporterik gabe bizitzea erabaki zuten anarkistak, pasaportea, beren izen argazki eta zenbaki, kendu egin zieten, eta existentziatik kanporatuak gelditu ziren betiko. Hamar pausora dagoen enbaxada amerikarreko kamara bat hogeita lau orduan dago horiei begira, baina inondik ere gaizki enfokatua egon behar du. Ez dakit nola ikusi genituen guk.

Badira munduan existitzen ez diren herrixkak. Israeleko malkar emankor amaigabeen artean galdutako etxetxo palestinarrak. Alferrik ibiliko zara Google Earth-en, edo maparik zehatzenetan horien bila, ez dira inon ageri, dauden lekuan izan ezik. Errefuxiatu gabeko lurrak dira, beren olibondoei helduta gelditzea erabaki zutenak. Nor baden eta nor ez den ebazten duen ahaltsuak itzalera kondenatu zituenak, beren izen eta guzti.

 

Badira munduan existitzen ez diren pertsonak ere. Eta ez Ipar Poloko azken izotz puskaren azpian, ezta Amazoniako basoaren zokorik zokoenean ere, Tel Aviveko itsas ertz ederreko banku baten gainean baizik. Aita bat, ama bat, eta hogeita bat urteko semea. Ez dira pasaporterik gabe bizitzea erabaki zuten anarkistak, pasaportea, beren izen argazki eta zenbaki, kendu egin zieten, eta existentziatik kanporatuak gelditu ziren betiko. Hamar pausora dagoen enbaxada amerikarreko kamara bat hogeita lau orduan dago horiei begira, baina inondik ere gaizki enfokatua egon behar du. Ez dakit nola ikusi genituen guk.

 

Bizar artetik erortzen zitzaizkion hitzak aitari, bielorrusieraz, eta semeak errepikatzen zizkigun frantses eder batean. Bielorrusian jaioak dira omen, baina Israelen bizi izan ziren zenbait urtez, eta gero Frantziara aldatu ziren errefuxiatu paperak eskatuz. Ez galdetu niri bidaia bakoitzaren zergatia, nahikoa lan banuen eta ikusezinak ere hezur haragizkoak direla sinesten. Baina CIAko hegazkinak Europan bueltaka zebiltzan artean, goiz batean, semea unibertsitatera joateko prestatzen ari zela, polizia sartu zitzaien etxera, eta oinetakoak lotzeko astirik utzi gabe hegazkin batean sartu zituzten. Inork azalpenik ez. Ordu batzuk beranduago Tel Aviveko aireportuan hartu zuten lur. Maletekin batera buelta batzuk eman zituzten zinta elektrikoan, baina ez zituen inork jaso. Ezta poliziak ere. Eta orain ez dira bizi ez munduan eta ez Frantzian.

 

Salvador Dalik marraztu zituen ordulariak urtzen, eraiki zituen pertsona kaxoidunak, eta asmatu zuen elefante erraldoia piramidea karraiatzen. Baina surrealistarik handienak ere ez zukeen emango existitzen ez den familia honek Tel Aviveko udalean jaso zuen erantzuna : "Nola arduratuko gara zuen kasuaz ? Zuek ez zarete ofizialki estatu honetan sekula sartu, beraz, ez zaudete hemen. Ezin dugu zuekin hitz egin". Eta orduantxe konturatu nintzen egia dela sartu ez denak ezin izaten duela atera.


*

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2005 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan